Basque Creative Office - Ikastaroa: Hibridazio sortzailea
"Arteak, Kultura eta Sormena testuinguru ez-artistikoetan aldaketa eta berrikuntza bultzatzeko" beste sektore batzuekin (industria, turismoa, hezkuntza, osasuna, elikadura, gobernantza, etab.) aldaketa-, berrikuntza- eta eraldaketa-prozesuak garatu nahi dituzten Euskadiko artista eta sortzaileei zuzenduta dago.
Ikastaro hau prozesu teoriko-praktiko gisa planteatzen da, begiradak eta hizkuntzak hurbiltzeko, metodologiak eta esperientziak ezagutzeko, arteetatik, kulturatik eta sormenetik erakundeen eta gizartearen erronka garaikideei erantzuteko bideak bilatzeko.
Prestakuntza 2023ko maiatzaren 15etik 18ra izango da, 15:30etik 19:30era, gure Zentroan (Miguel de Unamuno etorbidea 1, 01006 Vitoria-Gasteiz). Ikastaroa Conexiones improbablesek emango du, oinarri sortzaileko ongarritze gurutzatuko prozesuetan nazioarteko erreferentzia den erakundeak.
Programaren helburuak honako hauek dira:
- Arteen, kulturaren eta sormenaren munduaren eta artistikoak ez diren beste sektore eta erakunde batzuen arteko harremanen potentzialean murgiltzea, bientzat onuragarria izan dadin.
- Esku-hartze artistikoak testuinguru ez-artistikoetan kokatzea, alde batetik, berrikuntza irekiaren eta elkarlanaren paradigmaren barruan, eta, bestetik, zeharkakotasun kulturalaren barruan.
- Interakzio-teknikak ezagutzea eta praktikatzea, bai eta esku-hartze artistikoko kasuak ere, mota askotako erakundeetan.
- Arlo honetan ekintza eta garapena bultzatuko duten banakako berrikuntza-bideak garatzea.
Laburrean
- Mota Formakuntza
- Data 2023(e)ko maiatzaren 15(e)tik 2023(e)ko maiatzaren 18(e)ra
- Ordutegia15:30-19:30
- Lekua Hibridalab
Miguel de Unamuno Hiribidea, 1, 01006 Gasteiz, Araba
Vitoria-Gasteiz - Zenbatekoa50 €
- Sarrerak Erosi
- HizkuntzaGaztelania
- Web Hibridalab


