Zurrunbilo 2023: "IGARO" + "URAREN OLDEA"

Vitoria-Gasteiz 2023(e)ko Maiatzak 13
  • Zurrunbilo 2023: "IGARO" + "URAREN OLDEA"
  • Zurrunbilo 2023: "IGARO" + "URAREN OLDEA"

Zurrunbilo 2023 egitarauaren barruan.

"IGARO" Maren Basterretxea

Espazio hutsak ez dira beti isilak izaten. Beti gordetzen dute infrasoinuren bat, aspaldiko oihartzunen bat. Emakume batek kutxa handi bati tiraka lapurtzen du espazio hutsa. Zerrek du hainbesteko pisua? Noizbait zerbaiten parte izan ziren objektuek, gaur ezerezean utziak daudenek. Bada kutxa berriro zabaldu eta amets hautsien dantza ospatzeko garaia, zamak baztertu eta arrastaka daramagun kutxak arnas eman diezagun uzteko unea.

Fitxa

  • Antzezlea eta gidoia: Maren Basterretxea
  • Zuzendari laguntzailea: Estitxu Zaldua
  • Txotxongilo egilea: Valentina Raposo
  • Argiztapena: Ion Chavez
  • Jantziteria: Nerea Rodriguez
  • Afixa: Maider Alday
  • Teaser eta argazkiak: Goreti Serrano

"URAREN OLDEA" Peru Galbete

Urak urtu du iragana. Bihurtu du ur geldo, goitik irudikatutako ur azal. 

Eta izkutatzen duen guztia, izkutatzen duelako soilik, da egia. 

Uraren Oldea zuzeneko sentikari musikal-bisual bat da, familiako diapositiba zahar batzuk oinarri dituena. Diapositiba hauek uholde bat jasan zuten 1997an, eta urak eraldatu ditu, denborak oroitzapenekin egiten duen bezala. Zinema hedatuaren baitan koka dezakegun pieza honek memoriaz, oroitzapenez, denboraz eta garenaz (edo izateari uzten diogunaz) hitz egin nahi du. Soinua eta musika ere, ahots efektu eta loop-en erabileraz, denboran joan-etorrika dabil, ohartzeko azkenik ez dela besterik oraina baizik.


Laburrean

  • Mota Antzerkia
  • KonpainiaMaren Basterretxea + Peru Galbete
  • Data 2023(e)ko Maiatzak 13
  • Ordutegia20:00
  • Lekua Baratza Aretoa
    Plazuela Aldabe, 4 - Bajo
    Vitoria-Gasteiz
  • Zenbatekoa10 / 12 €
  • Sarrerak Erosi
  • HizkuntzaEuskara
  • Web Baratza Aretoa

Non