Andrés Calamaro: "TOUR 2023"
Andres Calamaro TOUR 2023rekin Estatura itzultzen da, Mexikon, Perun, Kolonbian, Txilen, Uruguain, Paraguain eta Argentinan egiten ari den bira arrakastatsuarekin jarraituz. Saritutako artista argentinar hau maiatzaren 13an iritsiko da Baluartera bere talde indartsuarekin eta bere arrakasta handi guztiekin. Andrés Calamarok Dios Los Cría albuma aurkeztuko du gurean emango duen kontzertuan. Bertan, bere diskografia bikaina berrikusten du, latinezko herri-musikako artista handienetako batzuekin batera. Album honekin Pop Disko Onenaren Latin Grammy sarietarako eta Urteko Grabaketarako izendatuta egon da berriro, Julio Iglesiasekin batera, Bohemio kantuagatik, eta abesti onenaren Latin Grammy saria eskuratu du, C. Tanganarekin Hong Kong abestiarekin. Dios Los Cría lanean, Calamarok album paregabea eta errepikaezina sortu du, talentuen goi-bilera, latinezko herri-musikan marka sakona utziko duena.
Laburrean
- Mota Kontzertua
- Data 2023(e)ko Maiatzak 13
- Ordutegia20:00
- Lekua Baluarte Auditorioa
Plaza Baluarte, z/g
Pamplona/Iruña - Zenbatekoa32€ - 60€
- Sarrerak Erosi
- HizkuntzaGaztelania
- Web Baluarte Auditorioa


