"Ojos que no ven"

Vitoria-Gasteiz 2023(e)ko Maiatzak 12
  • "Ojos que no ven"

Familia batek batuta ospatzen duenean, batuta jarraitzen du. Baina zenbait arau bete behar dira:ezin da hainbat gairi buruz hitz egin, beste alde baterantz begiratu behar da minez zaudenean, aiztoak saihestu behar dituzu eta irribarre egin, ezin da politikaren aipamena ere egin, Andres osaba aipatu ere ezin da egin, ez eta non egongo den galdetu… eta, jakina, zalantzatan bazabiltza erantzun batean, amari begiratu, berak jakingo baitu zer esan behar duzun. Eta onik ateratzea lortzen baduzu, biharamuna besterik ez zaizu geldituko, zauri txikiren bat arimaneta ilusio handia hurrengo afaria heltzeko.

Familia harremanei buruzko komedia kostunbrista dibertigarria. Komedia beltzaren itxura hartzen duen kritika zorrotz honek familia batek ehuntzen dituen gezurrak jorratzen ditu. Dramak berak eta pertsonaien miseriek barre eragiten digute oso hurbilak iruditzen zaizkigulako.

  • Artistak: Mamen García, Mariola Fuentes, Javi Coll, Cecilia Solaguren, Jorge Roelas, Álvaro Fontalba, María Maroto
  • Konpainia: Entrecajas producciones
  • Egilea: Natalia Mateo
  • Zuzendaritza: Carles Alfaro
 

Laburrean

Non