"Errepresioa estatu frankista berriaren zimendu (1936-1948)" liburuaren aurkezpena

Donostia-San Sebastián 2023(e)ko Maiatzak 10
  • "Errepresioa estatu frankista berriaren zimendu (1936-1948)" liburuaren aurkezpena

UEUk antolatutako liburu aurkezpena: Errepresioa estatu frankista berriaren zimendu (1936-1948)

Pako Sudupek idatzitako liburu hau argitaratu du UEUk eta horri buruzko solasaldia litzateke hau. Hego Euskal Herria bitan banatua gelditu zen berehala. Nafarroa eta Araba —Aiaraldea salbu—, militar matxinatuen esku gelditu ziren. Gipuzkoan, pare bat hilabetez, Errepublikaren erakundeek porrot egitean, iraultza kutsuko egoera bat bizi izan zen, eta terrore gorriak bere lekua izan zuen oso epealdi laburrean. Bizkaian, berriz, ez zen kolpe militarrik gertatu, erreboltariek ez zuten lortu Errepublikaren arkitektura instituzionala hondoratzea, eta Errepublikaren mendean iraun zuen hamaika hilabetez.

Partaidea: Pako Sudupe


Laburrean

Non