Arrigorriagako Clown eta Pailazoen Jaialdia 2023: "Improlocura"
Arrigorriagako Clown eta Pailazoen Jaialdia 2023ren barruan.
Luca Della Gatta Madrilgo Carampa eskolan hasi zen zirkua ikasten, urte baterako. Garai hartan, pailazoen bizitzara hurbildu zen, eta antzerki fisikoa, pailazo- eta mimo-lana ikasten hasi zen Madrilgo Nouveu Columbier eskolan. Marcel Marceauren zuzeneko ikaslea den José Piris da eskolako zuzendaria. Buenos Aireseko mimo-eskolan, Roberto Escobar eta Igon Lerchundirekin ikasteko aukera izan zuen, eta, gero, mimo ikasten jarraitu zuen Turingo Accademia arti mimiche akademian. 2014an graduatu zen Philip Radiceren Turingo (Italia) Arte Eszenikoen unibertsitatean. 2010etik egiten du lan bere Agro pailazoarekin, kaleko ikuskizunetan, Europako hiri nagusietan eta nazioarteko kale-jaialdietan. Bi urtez pailazo-lanak egin zituen Puerto Vallartan (Mexiko), “Rhythms of the Night” ikuskizunean. Agro Italiatik dator, kalea iraultzeko prest, estilo probokatzailea, dibertigarria eta bitxia baliatuta. 2010etik aurrera, Europako hiri nagusietara eta kaleko artearen nazioarteko jaialdietara eraman ditu bere antzezpenak.
Laburrean
- Mota Antzerkia
- KonpainiaAGRO THE CLOWN
- Data 2023(e)ko Maiatzak 7
- Ordutegia13:15
- LekuaUdaletxeko plaza
Arrigorriaga - ZenbatekoaDoan
- HizkuntzaGaztelania


