"DRAGOIAK, IZAKI FANTASTIKOAK"

Arrigorriaga 2023(e)ko maiatzaren 2(e)tik 2023(e)ko maiatzaren 18(e)ra
  • "DRAGOIAK, IZAKI FANTASTIKOAK"

Dragoiaren mitoa Lurreko ia kultura guztietan agertzen da. Batzuetan izaki onberak dira eta zorte ona dakarte – Txinan eta Asiako hego-ekialdean, adibidez–; baina, beste batzuetan izaki maltzurrak dira eta beldurra sortzen dute bizi diren inguruan. Are gehiago, aingeru gaiztoak dragoien ezaugarriak bereganatu zituen deabru bilakatzean (adarrak, mintzezko hegoak, ezkatak eta buztan puntazorrotza). Eta izaki beldurgarri horrek badu bere izateko arrazoia: dragoi beldurgarriak aurkaratzen dituztenak heroitzat hartzea. Zenbat eta beldurgarriagoa, arriskutsuagoa eta gaiztoagoa izan dragoia, orduan eta kemen, meritu edo Jainkoaren argitzapen handiagoa du izaki hura desafiatzen edo garaitzen duenak. Erakusketa honetako figurak Tira ta Floja taldeak zenbait dragoi motari buruz egindako interpretazio pertsonalak dira. Erakusketan, halaber, gaiari lotutako kondairak berrikusi eta gure ustez mitorik unibertsalenaren jatorria zein izan daitekeen aztertzen dugu. Dragoiek Arrigorriaga inbaditu dute. Tamaina handiko zazpi figura errealista Arrigorriagako Euskaldun Berria erakusketagelaz jabetu dira, Bilboko Tira ta Floja konpainiari esker. Izaki ikaragarri hauekin batera, zenbait mito eta legenda daude, hala nola Arrasateko basoko dragoiarena. Ez dira bertsio zehatz-zehatzak, baina historiak dio, gutxi gorabehera, munstro bihozgabe batek herritarrak beldurtzen zituela eta, ordaintzat, dontzeila ezkongabe bat eskatzen zuela, bizirik jateko. Azkenean, gizonek estrategia bat asmatu zuten piztia engainatu eta akabatzeko.


Laburrean

Non