Phyllida Barlow-ren erakusketa

Hernani 2023(e)ko maiatzaren 24(e)tik 2023(e)ko urriaren 22(e)ra
  • Phyllida Barlow-ren erakusketa
    "Phyllida Barlow. Frontier" (Argazkia: Maximilian Geuter)
  • Phyllida Barlow-ren erakusketa
    "Untitled: Hollow II, 2022" © Phyllida Barlow. Argazkia: Alex Delfanne

Maiatzaren 24an, Chillida Lekuk Phyllida Barlow (Erresuma Batua, 1944) artista garaikide zenduberriaren erakusketa bati ireki zizkion ateak; artistaren obraren lehen erakusketa da EspainiakoEstatuan. Nazioarteko artista ospetsuen lanak aurkezten dituen seriea ari da lantzen museoa, eta,azken urteotan, Antoni Tàpiesen eta Joan Miróren bakarkako erakusketak egin dira. Bada, erakusketahonek —urriaren 22ra arte bisitagarri egongo dena— serie horrekin jarraitzen du.

Phyllida Barlowk Chillida Leku bisitatu zuen iazko udazkenean, museorako sortu zuen erakusketan lanegiteko. “Esperientzia inspiratzailea izan zen Phyllida Barlowren bisitaldia Chillida Lekura. Topaketahorren ondorioz, artistak berak berariaz Chillida Lekurako pentsatutako erakusketa bat sortu zuen;Barlowk Eduardo Chillidaren obra sakonki errespetatzen zuela islatzen du erakusketa horrek”, Luis Chillidak –eskultorearen seme eta Eduardo Chillida-Pilar Belzunce Fundazioaren presidenteak– azalduduenez.

Chillida Lekuko zuzendari Mireia Massaguéren hitzetan: “Phyllida Barlowk ingurune eskultorikoarenmugak etengabe zabaltzen zituen. Ohore handiz hartzen dugu artista britainiarraren obra guremuseoan, zeukan ikuspegiari bidezko omenaldia egiteko. Artistak berak nahi zuenari jarraikiz, erakusketak elkarrizketa eta ikusmolde berriak sortuko ditu ikusleekin gure baserriaren inguruneparegabe honetan”.

Barlowren materialtasuna

Barlowren eskultura “antimonumentalek” —kartoi, oihal, egur kontratxapatu, zementu etabeste material batzuekin eginak— eta bere eraikuntzek —askotan kolore bizi-biziz margotuak—Chillidaren obraren kontzeptu batzuekin bat egiten dute, hala nola grabitatearekin, masarekin etamaterialtasunarekin. Gainera, Barlowk pistak uzten dizkigu bere sortze-prozesua erakusteko; nahita,ikuslearen begien bistan jartzen ditu.

Barlowk —nazioartean irismen handienetakoa izan zuen artistetako batek—, eskulturaren kontzeptutradizionala zalantzan jarri ohi zuen. Estela Solanak, Chillida Lekuko erakusketen arduradunak,gogoeta egin du: “Eraikuntzaren, suntsiketaren eta berreraikuntzaren nozioa denboraren iragatearenziklo natural baten parte gisa; horra hor artistaren kezka handia. Behin-behinekotasunak,hauskortasunak edo material arruntek eta horiek espazioarekin duten erlazioak garrantzi handia dutebere konposizioetan”.

Zabalaga baserriaren lehen solairuan, Barlowren hainbat garaitako obrak —besteak beste, 2022anegindakoak— instalatu dira. Sarreran kokatutako eskultura handiak aurrera egitea oztopatzen diobisitariari, eta barruan zer aurkituko duten aurreratzen dio.untitled: fallengunstyresandplacards(2015) eraztun-itxurako forma erraldoi inperfektu batzuk dira, eta pilatuta dauden taula margotubatzuen gainean sakabanatuta daude zenbait metrotan. Baserriaren barruan, bisitarien eta objektuenprotagonismoa duen antzerki-agertoki batean murgilduko dira bisitariak, obrek gidatuta.

Eduardo Chillidaren ibilbideko konstanteetako bat paisaien eta eraikinen inguruko narratiba espazialaksortzea izan zen. Era berean, Barlowentzat espazioak garrantzi handia izan zuen bere obran, baitabarnean kokatzen zituen elementuek ere. Horrela, artistak eraikinen garaiera aztertzen zuen,ustekabeko oztopoak sortzeko eta, horrenbestez, eskulturari ikuspegi dramatiko bat emateko.

Chillida Lekuk bere lehen education laba antolatu du, Euskal HerrikoUnibertsitatearekin lankidetzan

Phyllida Barlowren erakusketa Chillida Lekuren lehen education laba garatzeko aukera izango da;ikasteko gunea ez ezik, artistaren, obraren eta ikusleen arteko bitartekaritza-baliabide bat ere izangoda education laba. Lehen aldi honetarako, proiektu bat sortu da Euskal Herriko Unibertsitatearekin(UPV/EHU) batera, Arte Ederretako fakultateko sei eskultura-ikaslek Barlowren obran oinarritutakoegitura bat sor dezaten.

“Gune horri esker, bisitariek esperimentatu ahal izango dute eta eskultorearen lan-prozesura hurbilduahal izango dira. Prozesu horretan, hondakin-materialak edo aurkitzen zituen eraikuntzan erabilitakomaterialak erabili ahal izango dituzte, eta obra azkarrago eta eraginkortasun handiagoz egin ahalizango dute”, Chillida Lekuko hezkuntza- eta ikerketa-saileko arduradun Nausica Sánchezek adierazidigun bezala. Lehenengo education lab honen emaitza —maiatzaren 24tik urriaren 22ra luzatukodena— eraldatuz eta itxuraldatuz joango den obra kolektibo bihurtuko da, eta bisitarien esku-hartzeariesker, obra sortu berria elkarlaneko pieza bihurtuko da.

Gainera, erakusketa lantegi eta bisita gidatuen programa batekin osatzen da. Nabarmentzekoakdira, adibidez, Chillida Lekun egindako meditazio-saio bat, Phyllida Barlowri buruzko hitzaldi bat —Londresko Tate Moderneko zuzendari emeritu Frances Morrisek emana—, bisita elkarrizketatuaketa dantza- eta musika-saioak. Jakina, Chillida Lekuk hezkuntza-helburuak ere badituenez, familia-jarduerak eta eskola-bisitak diseinatu ditugu, eskulturaren mugak gainditu dituen artista baten obrarahurbiltzeko aukera izan dezaten haurrek.

Era berean, Joan Miróren eta Antoni Tàpiesen —hots, azken bi denboraldietan Chillida Lekungonbidatutako artisten— aurreko erakusketekin gertatu zen bezalaxe, erakusketak katalogo bat izangodu, oraingo honetan La Fábrica argitaletxeak argitaratuko duena.

Phyllida Barlow (Newcastle, 1944 - Londres, 2023)

Phyllida Barlow (Newcastle upon Tyne, 1944-Londres, 2023). Phyllida Barlow 1944an jaio zenNewcastle upon Tyne hirian (Erresuma Batua) eta 2023ko martxoan hil zen Londresen. ArtistakChelsea College of Art ikastetxean ikasi zuen 1960tik 1963ra, eta Slade School of Art zentroan,berriz, 1963tik 1966ra. 1967an, Barlowk eskultura-irakaslearen lanaldi partzialeko lanpostua lortuzuen Chelsea College of Art ikastetxean, eta 1970eko hamarkadaren hasieran eta erdialdean, berriz,Erresuma Batuko erakusketa kolektiboetan hartu zuen parte, bestean beste, Camden Arts Centre(Londres, 1971 eta 1975) eta Great Hall of the Victorian Alexandra Palace (Londres, 1971) guneetan.

1984an, Barlow eskultura-irakasle izendatu zuten Brightongo Eskola Politeknikoko Arte EderretakoDepartamentuan. Bi urte geroago, 1986an, lanaldi partzialeko irakaslearen lanpostua lortu zuen (BrianCatling artistarekin partekatua) Camberwell College of Arts unibertsitatean. 1980ko hamarkadan,eskala handiko instalazioak sortu zituen, hala nolaFill(1983), jada erabiltzen ez zen Tout harrobian,Dorset konderrian;Scar(1984), Londres iparraldeko Archway Road kalean kokatutako etxe abandonatubaten teilatupean;Strangers(1985), bere auzoan –Finsbury Parken– kokatutako ikastetxe batenpatioan; etaOracle(1987), St Peter’s Church elizaren (Cambridge) lurretan ipintzeko enkargatua.

1980ko hamarkadaren amaieran, Barlowk halako lan hedakorrak egiten jarraitu zuen erakusketainstituzionalen barruan, hala nola Peckham RoadekoUnit 7(Londres) delakoan egindakoExpanse(izenegokia aukerako duen) etaEngulf (1987) izenekoa Manchesterreko Cornerhousen.

1988an, Slade School of Art ikastetxeko plantillan sartu zen Barlow, eta irakasle-lanetan emanzituen 20 urte baino gehiago; 2009an, azkenik, erretiroa hartu zuen, Arte Ederretako irakasle emeritugisa. 2000ko hamarkadan, Barlowk eskala handiko lanak sortzen jarraitu zuen. 2005ean,Peninsulaerakusketa handia muntatu zuen, obra berriekin, Gateshead hiriko Baltic Centre for ContemporaryArts zentroan. Horren ondoren,SKIT(2005) erakutsi zuen Londresko Bloomberg Space gunean,STINT(2008), berriz, Warwick Arts Centre zentroko Mead Gallery aretoan etaSTACK, FENCE(2008) LondreskoSouthbank Centren.

2010etik aurrera, Barlowk mundu osoko hainbat erakundetan erakutsi zituen bere lanak, hala nolahonako hauetan: Chillida Leku, Hernani (2023); Sprengel Museum, Hannover (2022); ARTIST ROOMS,Tate Modern, Londres (2021); Haus der Kunst, Munich (2021); The Royal Academy of Arts, Londres(2019); La Biennale di Venezia, Pabilioi Britainiarra, Venezia (2017); Kunsthalle Zürich, Zürich (2016);Nasher Sculpture Center, Dallas (2015); Duveen Commission at Tate Britain, Londres (2014); Norton Museum of Art, West Palm Beach, (2013); Des Moines Art Center, Des Moines (2013); New Museum, New York (2012); Ludwig Forum, Aachen (2012); Henry Moore Institute, Leeds (2012); KunstvereinNürnberg, Nurenberg (2011); BAWAG Contemporary, Viena (2010); Serpentine Gallery, Londres (2010);Studio Voltaire, Londres (2010).

2011n Barlow Royal Academy of Arts akademiako kide bihurtu zen, eta 2015ean CBE izendatu zutenErreginaren New Year Honours delakoetan, arteei eskainitako zerbitzuengatik. Geroago, DBE izendatuzuten 2021ean.

2022an, Barlowk Niedersächsische Sparkassenstiftung fundazioaren Kurt Schwitterssaria jaso zuen.

Chillida Leku

Laburrean

  • Mota Erakusketa
  • Data 2023(e)ko maiatzaren 24(e)tik 2023(e)ko urriaren 22(e)ra
  • Lekua Chillida Leku
    Jauregi Bailara, 66
    Hernani
  • Zenbatekoa7 / 14 €
  • Sarrerak Erosi
  • HizkuntzaBat ere ez
  • Web Chillida Leku

Non