Dantzaren Nazioarteko Eguna 2023, Bizkaian: "Dantza alfonbra gorrian"
Bizkaiko hainbat tokitako 13 dantza-eskolek eta hainbat diziplinatako 250 dantza-ikaslek baino gehiagok hartuko dute parte bihar 17:00etan Bilboko Areatza pasealekuan egingo den ‘Danza en la alfombra roja - Dantza alfonbra gorrian’ ekimenaren seigarren edizioan.
Bizkaiko Foru Aldundiak Bizkaiko Dantza Etxearen bitartez eta ‘Danza en la alfombra roja - Dantza alfonbra gorrian’ leloarekin ospatuko du Dantzaren Nazioarteko Eguna. Bihar, 2023ko apirilaren 29an, Dantzaren Nazioarteko Eguna, dantzak kalea hartuko du diziplina artistiko hau ikusarazteko.
Horretarako 250 metroko alfonbra gorria jarriko da Bilboko itsasadarraren ertzean zehar. ‘Danza en la alfombra roja - Dantza alfonbra gorrian’ ekimenaren seigarren edizio honetan Bizkaiko hainbat tokitako 13 dantza eskolek eta diziplina desberdinetako (klasikoa, garaikidea, euskal dantzak, flamenkoa eta urbanoa, besteak beste) 250 dantza-ikaslek baino gehiagok hartuko dute parte
Ospakizuna beroketa-barrarekin hasiko da, 17:00etan, Areatzako pasealekuan (Kioskoaren atzean). Bizkaiko dantza akademiek elkarrekin egingo dituzte beroketa ariketak. Ondoren, Areatzan jarritako karpa handi batean, estilo ezberdinetako aldaketa koreografikoen erakusketa laburra egingo da. Erakusketa amaitzeko dantza ukrainar bat egingo da, herrialde honekiko elkartasuna adierazteko.
Parte hartzen duten eskolak
- Estudio de Ballet Clásico Teresa Gónzalez Ardanaz
- Ana Lara Dantza Eskola
- Escuela de Danza Igor Yebra
- Academia All Dance
- Escuela Danza Miriam
- Escuela de Danza Sara Etxebarri
- Ballets Olaeta
- CDART Bilbao Dance Center
- Escuela de Ballet Tamara Blanco
- Escuela de Danza Attitude
- Ross Dantza Eskola
- Estudio Ballet Saioa Ibáñez Romero
- Escuela de Ballet Roser Carrés Eskola
Laburrean
- Mota Dantza
- Data 2023(e)ko Apirilak 29
- Ordutegia17:00
- LekuaAreatza
Bilbao - ZenbatekoaDoan


