Liburuaren aurkezpena: "10 Mujeres que pusieron a bailar el mundo"

Bilbao 2023(e)ko Apirilak 27
  • Liburuaren aurkezpena: "10 Mujeres que pusieron a bailar el mundo"

Gaztelaniaz eta euskaraz argitaratutako haurrentzako baina ez soilik haurrentzako liburu honetan dantza irauli zuten emakumeen hamar biografia biltzen dira: Isadora Duncan, Martha Graham, Mary Wigman, Pina Bausch, Trisha Brown, Carolyn Carlson, Natsu Nakajima, Germaine Acogny, Robyn Orlin eta Anne Teresa De Keersmaeker. Hamar kapitulu, sortzaile bakoitzeko bat. Bertan, dantzaren historia eta ikuspegia kontatzen da, eta txikienak dantzarazteko jarduera dibertigarriak ere proposatzen dira.

Bai 7 urte badituzu, bai barruko neskatoa bizirik mantentzen baduzu, liburu hau inspiratzeko pentsatuta dago, mugi zaitezen eragiteko eta beren gorputz, buru, irudimen eta hitzekin dantzaren oinarriak ezarri zituzten emakumeak gogoratzeko.

Espacio Punto de Fugatik, DOOS Colectivotik eta proiektu honetan inplikatutako profesional guztien ustez, aurretik etorritakoak gogoratu behar dira, haien lorpenak, istorioak eta utzi diguten guztia kontatu. Kapitulu bakoitza esku artean hartu, irakurri eta proposamenak jarraitzera animatzen zaitugu.

La Fundición

Laburrean

  • Mota Hitzaldia
  • Data 2023(e)ko Apirilak 27
  • Ordutegia19:00
  • Lekua La Fundición
    Francesc Macià, 1-3
    Bilbao
  • ZenbatekoaDoan
  • HizkuntzaElebietan
  • Web La Fundición

Non