DANTZARI TXIKI EGUNA

Legazpi 2023(e)ko Apirilak 23
  • DANTZARI TXIKI EGUNA

Apirilaren 23an, igandea, goizeko 11:00etatik aurrera.

Hauxe izaten dugu jaien usainean jartzen gaituen ekitaldia. Ohi bezala Korosti Dantza Taldea dugu ekitaldiaren sustatzaile eta kudeatzaile.

Aurtengoan ondorengo dantza taldeetako dantzari txikiak izango ditugu Legazpin: Oinarin Dantza taldea (Antzuola), Lurra Dantza Taldea (Urretxu), Oñatz Dantza taldea (Oñati), Irrintzi Dantza Taldea (Urretxu-Zumarraga), Itxas Argia Dantza taldea (Getxo) Oberena Dantza taldea (Iruña), Sustraiak Dantza Taldea (Legazpi) eta Korosti Dantza Taldea (Legazpi).

EGITARAUA

11:00etan:LAU-BIDEko ROTONDAn talde guztien elkartzea. Ondoren ogi tartekoak banatuko dira.

11:45etan:herriko erdiguneko kaleetan zehar dantzatuko dugu. 3 geldialdi egingo ditugu:

  • Lau bide kalean
  • Patrizio Etxeberria kalean
  • Kale nagusian

13:15etan:Euskal Herria plazan talde guztiak elkarrekin ondorengo dantzak eskainiko ditugu.

  • IKURRIN- DANTZA
  • AGURRA
  • ZAZPI JAUZI
  • ARRANTZALE
  • MAKIL JOKO

13:30ean. Haurren banatzea bazkaltzeko.

14:30ean. Arduradun eta txistularien bazkaria Gizarte Zentroan

15:30ean: Dantza taldeen arteko jolasak

16:30etan. Bikuñaenea plazan talde guztiak elkartuko gara.

17:00etankalejira bat egingo dugu Euskal Herria plazara iritsiz. Jarraian dantza talde guztiek batera ondorengo dantzak eskainiko ditugu (adierazten dizuegun ordenan):

  • BANAKO
  • NESKEN ARKU DANTZA
  • TXANTXO
  • TXANKARRANKO
  • ZUBEROAKO MAKIL DANTZA
  • GIPUZKUKO ZINTA DANTZA
  • ZAPATAIN DANTZA
  • TXULALAI
  • FANDANGO
  • ARIN ARIN
  • LARRAIN DANTZA

18:15etan EMANALDIAREN AMAIERA


Laburrean

  • Mota Dantza
  • Data 2023(e)ko Apirilak 23
  • LekuaLegazpi
  • HizkuntzaBat ere ez

Non