Irungo Liburuaren Eguna 2023

Irun 2023(e)ko apirilaren 21(e)tik 2023(e)ko apirilaren 25(e)ra
  • Irungo Liburuaren Eguna 2023

Guztiaren ardatza Liburu Azoka izango da: Zabaltza plazan egingo da, larunbat eta igandean, hilak 22 eta 23, 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara bitartean, eta Tinta Cómics eta Elkar liburu dendek parte hartuko dute. Aurreko urteetan bezala, aulkiz hornitutako eremu bat izango da, aurkezpenetarako eta antolatzen diren gainerako ekitaldietarako.

Beste erreferentzia puntua CBA izango da: ostiralean, hilak 21, ohikoa denez, On Kixote jendaurrean irakurriko da, eta, euskaraz, Bihurguneko nasa, Uxue Apaolazarena. Parte hartu nahi dutenek lekua gorde behar dute aurrez, CBAra deituta [tel.: 943505421] edo biblioteca@irun.org helbide elektronikora idatzita.

Programazioaren irudi grafikoa Lorena Martínez Oronoz artista irundarrak egin du.

Programa osoa

Jarduera guztiak Liburu Azokan izango dira, irakurraldi publikoak eta hilaren 25ekoa izan ezik.

Apirilak 21, ostirala

  • 10:00 – Irakurraldi publikoak: On Kixote Mantxakoa (Miguel de Cervantes) eta Bihurguneko nasa (Uxue Apaolaza)

Apirilak 22, larunbata

  • 10:00 – Azokaren inaugurazioa
  • 12:00 – Liburu aurkezpena: Bichta éder (Eneko Bidegain)
  • 17:00 – Ipuin kontaketa: Zorte txarreko otsoak (Maite Franko)
  • 17:30 – Sinatze ekitaldia: Nerea Kortabitarte.
  • 18:00 – Liburu aurkezpena: Irulegiko eskua / La mano de Irulegi. Bakarne Atxukarro e Izaskun Zubialde.
  • 19:00 – Kulturbox kultur proiektuaren aurkezpena (Helga Massetani Piemonte eta María José Noain Maura)

Apirilak 23, igandea

  • 12:00 – Familientzako tailer artistikoa: Artean Espazioa
  • 12:00 – Sinatze ekitaldia: Noelia Lorenzo Pino
  • 17:00 – Ipuin kontaketa: Printzipesak (kolore guztietako printze eta printzesak) (Maite Franko).
  • 18:00 – Liburu aurkezpena: Sara Morante
  • 19:00 – Liburu aurkezpena: Las huellas de las mujeres en Irun (Mertxe Tranche eta Alicia Cebrián)

Apirilak 25, asteartea

  • 19:00 – Bidaia bat Mariasun Landarekin. Krokodilo bat esku artean eta beste zerbait. Omenaldia Mariasun Landari, Espainiako Haur eta Gazte Literaturako Saria eman zioten hogeigarren urteurrenean. Beatriz Egizabalek sortutako performancea.
Irungo Udala

Laburrean

  • Mota Bestelakoa
  • Data 2023(e)ko apirilaren 21(e)tik 2023(e)ko apirilaren 25(e)ra
  • LekuaIrun

Non