AULA / GELA: "Jose Luis Zumeta"
Photomuseumek sustatutako eta Zarauzko Udalak babestutako kultura hedapenerako Aula/Gela programaren barruan, ostiral honetako saioa Jose Luis Zumeta artistaren inguruan izango da.
Arrakasta komertziala izan zuen euskal margolari ez figuratibo bakarrenetakoa izan zen. Liburu eta diskoen azalen diseinuan egindako lanak ezagun egin zuen arte garaikidean trebatu gabeko publikoaren artean.
1965ean Jose Luis Zumetak GAUR taldearen sorreran parte hartu zuen, Jorge Oteiza, Eduardo Chillida, Remigio Mendiburu, Nestor Basterretxea, Rafael Ruiz Balerdi, Amable Arias eta Jose Antonio Sistiagarekin batera. Nazioarteko abangoardiarekiko harremana berreskuratzeko asmoz sortu zen taldea, eta, azkenean, aitzindari bihurtu zen alderdi artistiko askotan, bai eta euskal jarduera artistikoaren nazioarteko erreferentzia-puntu ere.
1967an, Euskal Pinturaren Sari Nagusia lehiaketako lehen saria irabazi zuen, Homenaje al Guernica de Picasso (Picassoren Guernikari omenaldia) lanarekin. Eta ordutik aurrera enkargu publikoak jaso zituen Irunen (1968), Usurbilen (1973), Pasaian (1974), Donostian (1976) eta Zarautzen (1986), besteak beste.
Gerraosteko euskal pinturaren artista adierazgarrienetakoa bihurtu zen. Bere lanak museo garrantzitsuetan daude: Bilboko Arte Ederren Museoan, Donostiako San Telmo Museoan, Gasteizko Artium Museoan, Txileko Santiagoko Concordia Museoan.
Laburrean
- Mota Hitzaldia
- Data 2023(e)ko Apirilak 21
- Ordutegia18:00
- Lekua Photomuseum
San Ignacio, 11
Zarautz - ZenbatekoaDoan
- HizkuntzaGaztelania
- Web Photomuseum


