Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldia 2023: "Malala ikasle ausarta"
Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldiaren testuinguruan, Donostia Kulturak Malala ikasle ausarta erakusketa aurkezten du. Bertan, Malala Yousafzai Bakearen Nobel saridun eta nesken hezkuntzaren eta emakumeen berdintasunaren aldeko aktibistaren bizitza eta lana ezagutzeko aukera dago.
Asier Iturralde ilustratzaile donostiarrak, bere marrazkien bitartez, 2012an jasandako erasotik Erresuma Batuan bizi den pakistandar aktibistaren bizitzako pasarteak kontatzen dizkigu.
Ekintzak
Komikia
Komikia erakusketaren edukinetan oinarritzen da eta hiriko kulturgune ezberdinetan zabalduko da.
Booktrailer
Marrazki eta testuekin bideo-booktrailer bat osatu da, interneten eskuragarri dagoena.
Proiekzioa
apirilak 26 / 18:30
Él me llamó Malala (He Named Me Malala, 2015). Davis Guggenheim. AEB-Arabiar Emirerri Batuak. 87 min
Aieteko Haurtxokoan tailerrak
Antolatzaileak: Donostia Gazteria, Donostia Kultura
apirilak 27 (17:30 – 18:30)
Malalaren arkatz magikoa
5-11 urte bitarteko haurrentzat. Izen-ematerik gabe. Edukiera bete arte
apirilak 29 (17:00 – 18:30)
Malala ikasle ausarta (Aitziber Alonso ilustratzailearen eskutik)
Izen-ematea ekitaldia baino 10 egun lehenagotik: haurtxokoa_aiete@donostia.eus. 5-11 urte bitarteko haurrak heldu batekin
Laburrean
- Mota Erakusketa
- Data 2023(e)ko apirilaren 19(e)tik 2023(e)ko ekainaren 11(e)ra
- OrdutegiaAsteartetik ostiralera: 16:00-20:30. Larunbatetan: 10:00-14:00 eta 16:30-20:00. Igandeetan:10:00-14:00
- Lekua Aiete Kultur Etxea
DK. Aiete pasealekua, 63
Donostia-San Sebastián - ZenbatekoaDoan
- HizkuntzaBat ere ez
- Web Aiete Kultur Etxea


