Album ilustratuak ongi irakurtzeko tailerra, Carmen Elvirarekin
Ignacio Aldecoa Kultur Etxeak literaturaren eta antzerkiaren inguruko hiru hitzaldi antolatu ditu astelehenetako zikloan, datorren apirilerako, Liburuaren Eguna ospatzen den hilabetean.
Honako hauek dira:
- Apirilaren 3a - “La literatura infantil en castellano desde sus inicios al presente” Antonio Ventura.
- Apirilaren 17a - Mikel Ayllonen “Elur Beltza” liburuaren aurkezpena. 2022ko Ignacio Aldecoa sariaren irabazlea.
- Apirilaren 24a - “El papel del espectador: de leer a ver teatro”. Sandra Maturana.
Zikloko hitzaldi horiei beste bat gehitu behar zaie: apirilaren 19an, asteazkena, “Los poetas del rock”, Joserra Rodríguezekin.
Horiek guztiak 19:00etan izango dira, sarbide librearekin, edukiera osatu arte.
Bidenabar esanda, lehenengoa, Kultura Etxeko Haurren eta Gazteen Atalak antolatua da. Antonio Venturak, Babar aldizkariaren idazle, argitaratzaile eta sortzaileak, haur literatura ulertzeko gakoak, haren historia, korronteak, egileak eta argitalpen proiektu esanguratsuak azalduko ditu, gaiaren egungo panoramikarekin batera.
Informazio gehiago hemen: https://web.araba.eus/es/cultura/casa-cultura-ignacio-aldecoa.
Beste jarduera batzuk
Ignacio Aldecoa Kultura Etxeko Haur eta Gazteen Atalarekin loturik, beste bi jarduera antolatu dira.
Haietako lehenengoa, apirilaren 19an, asteazkena, 18:00etan. Pamiela-kalandra proiektuaren arduradunak, Carmen Elvirak, album irudidunak nola irakurri azaltzen duen lantegi bat eskainiko du. Helduentzako lantegia, haurrak irakurketara erakartzeko eta haien sormena, pentsamendu kritikoa eta sentsibilitatea sustatzeko helburuaz. Beharrezkoa da webgunean izena ematea.
Bigarrena, apirilaren 21ean, 12:00etan. Ritxar Bacete idazleak “Aita” izeneko bere album irudiduna aurkeztuko du, aita izateko modu desberdinei buruzkoa. Mario Unamuno itzultzailearekin batera egingo du. Liburu ikusgarri honek 25 istorio labur biltzen ditu, beste hainbeste aitaren bizitzako gorabeheretan oinarrituak. Haiekin, aitatasun modu eta era berriak ezagut daitezke, guraso parte-hartzaileagoak, emozional, zaintzaile, baketsu eta presenteagoak.
Laburrean
- Mota Formakuntza
- Data 2023(e)ko Apirilak 19
- Ordutegia18:00
- Lekua Ignacio Aldecoa Kultur Etxea
Paseo de la Florida, 9
Vitoria-Gasteiz - ZenbatekoaDoan (izen-ematearekin)
- HizkuntzaGaztelania
- Web Ignacio Aldecoa Kultur Etxea


