"The Foundation" filmaren emanaldia eta solasaldia Aimar Arriolarekin
Proiekzioa eta, ondoren, solasaldia Aimar Arriolarekin.
The Foundation (2015) filma Los Angeleseko (AEB) Tom of Finland Fundazioaren ingurukoa da —XX. mendeko artista erotiko eta gay ikonoaren artxiboaren egoitza— eta hartaz arduratzen diren pertsonen komunitate baten ingurukoa. Ez da Tom of Finland-i "buruzko" film bat; horren ordez, leku horretan tarte bat pasatzeko esperientzia bideratzen du, galderak egiteko gorputzari, artxiboari eta belaunaldien arteko transmisioari buruz. Filma anbibalentziarekin lan egitearen emaitza ere bada; hau da, irudikatzen zaituzten eta, aldi berean, ez zaituzten irudi, esperientzia eta oroitzapenekin inplikatzearen emaitza.
Ondoren solasaldia izango duen proiekzio-saio honetan, anbibalentzia hori bikoiztu egiten da, filma orain berriz aztertzeko esperientzian.
Jarduera "Forma-desira bat" (2020-2023) programaren barruan dago, Aimar Arriola komisarioak Azkuna Zentroko ikertzaile AZkide gisa garatzen duen programazio publiko eta ikerketa pertsonalean.
Laburrean
- Mota Ikus-entzunezko emanaldia
- Data 2023(e)ko Apirilak 18
- Ordutegia18:30
- Lekua AZ Azkuna Zentroa
Arriquibar Plaza, 4
Bilbao - ZenbatekoaDoan, leku guztiak bete arte
- Web AZ Azkuna Zentroa


