Zabaliburu 2023 - Irakurketaren jaialdia, Zabalganako auzoan

Vitoria-Gasteiz 2023(e)ko apirilaren 17(e)tik 2023(e)ko apirilaren 23(e)ra
  • Zabaliburu 2023 - Irakurketaren jaialdia, Zabalganako auzoan

Zabaliburuko bigarren edizioa heldu da, liburuak eta irakurketa protagonista dituen Zabalgana auzoko jaialdia.

Proiektu hau auzoko Rocío García bizilagunak bultzatu du eta jaialdian ekintzak proposatuz edo tokia emanez hainbat eragile bildu gara: Zabalgana Institutua, Ariznabarreko BIZAN, auzoko kale hezitzaileak eta gazteak; Sansoleil, Usanza eta Nimbo argitaletxeak; Academia People, Dublín House Bar eta Caype; Astrolibros, Re-Read eta La Gandula liburu-dendak; Casa Catalá Araba elkartea eta Zabalganeko gizarte etxea.

Programa apirilaren 17an, astelehenean, hasi eta 23an, igandean, amaituko da, Liburuaren Egunean. Hauek dira jarduerak:

Toti Martínez de Lezea idazlearekin topaketa eta liburuen sinadura

Egileak familia liburutegia eta helduen liburutegia bisitatuko ditu bere liburuez mintzatzeko eta egileak sinatutako hainbat ale zozketatuko dira bertaratutakoen artean. Bisita hau gazteleraz izango da.

Apirilak 17, astelehena, 17: 30etatik 18: 00etara familiaren liburutegian eta 18: 00etatik aurrera helduen liburutegian.

Sarrera doan. Aforoa bete arte.

Historias de la fuente vieja, narrazio saioa

Garai batean, iturria bizitzaz betetako lekua zen; eta bizitza dagoen lekua, istorioak daude. Pikaroen eta tunanteen istorioak, istorio mingarriak, istorio distiratsuak. Ines Bengoak kontatutako dizkigu maitasun, bizitza, heriotza, abesti eta abestien istorioak. Helduentzako ahozko saioa, gazteleraz.

Apirilak 17, astelehena, 17: 45etatik aurrera, Ariznabarrako BIZANen.

Izena ematea Ariznabarrako BIZANeko harrera bulegoan edo zabaliburu@gmail.com posta elektronikoaren bidez.

Fanfic tailerra

Zure eleberri gogokoenaren amaiera edo hasiera originala berridazteko topaketa da hau. 12 urtetik aurrera. Gazteleraz izango da.

Apirilak 18, asteartea, 18:30etatik aurrera, gizarte etxeko bilera gelan.

Izen-ematea zabaliburu@gmail.com posta elektronikoaren bidez.

Hitzaldia: Cuentología, historia y simbología de los cuentos

Arantza Corderok ipuin tradizionalen esanahia aztertu eta azalduko dizkigu hitzaldi honetan. Gazteleraz izango da.

Apirilak 18, asteartea, 19:30etatik aurrera, gizarte etxeko askotarako 1. gelan.

Sarrera doan.

Ibon Abad-ekin topaketa, El akelarre de San Sebastián

Eleberriaren aurkezpena izango da, gazteleraz.

Apirilak 19, asteazkena, 18: 30etatik aurrera, gizarte etxeko erakusketa aretoan.

Sarrera doan.

Tailerra: Ainara Azpiazurekin ilustratzen gara

Ilustratzaileak pertsonaiak sortzeko tailer bat gidatuko du, Basoan barrena liburua hartuta eredu gisa. Ekintza hau euskaraz izango da.

Apirilak 20, osteguna, 18:00etatik 19:30era, familiaren liburutegian. 1 €. gizarte etxean edo Interneten izena emanda.

 María Santorum-en hitzaldia, El mundo de la edición

Editorak liburu bat argitaratzeko emna behar diren urratsak erakutsiko dizkigu. Hitzaldia gazteleraz izango da. castellano.

Osteguna,apirilak 19, 19:00etatik aurrera, liburutegian.

Sarrera librea.

Manga kluba

Irakurketak eta mangak elkarri trukatzeko topaketa. Ekarri zure komikiak etxetik. 12 urtetik aurrera. Ekintza euskaraz eta gazteleraz izango da.

Apirilaren 20an, osteguna, 18:00etatik 19 00etara, gizarte etxeko askotarako 1. gelan.

Sarrera librea, aforoa bete arte.

Manga tailerra

Doakoa, 10 urtetik gorako haurrentzat.

Apirilaren 21ean, ostirala, 18:00etatik 19:00etara, gizarte etxeko zeramika gelan.

Izen-ematea zabaliburu@gmail.com helbidean.

Liburu festa

Liburuen festa eguna izango da eta ekintzen artean Jasone Osoro idazlearekin topaketa (11:00) eta liburuen sinadura, ipuin-kontalaria ingelesez, hiriko hainbat liburu-denden standak, liburuen trukea eta irakurketen egunerokoa egiteko tailerra izango dugu Caype-rekin, 12:30-14:00 artean.

Apirilak 22, larunbata, 10:00etik 14:30etara, gizarte etxeko plazan.

Liburuxken tailerrean izena eman behar da. 1 €, gizarte etxean edo udal web orrian.

Irudi bat, ehun hitz erakusketa

Zabalgana Institutuko ikasleek argazki batean oinarritutako testu bat 100 hitzekin bakarrik idazteko ariketa literarioa egin dute eta aste osoan zehar erakusketa aretoan  irakurri ahal izango da egindako lana.

Eskulanen kit-a

Astean zehar, pop-up postala egiteko aukera eskainiko zaie elkartze aretora joaten diren pertsonei.


Laburrean

  • Mota Jaialdia
  • Data 2023(e)ko apirilaren 17(e)tik 2023(e)ko apirilaren 23(e)ra
  • Ordutegia08:00 - 21:30
  • LekuaVitoria-Gasteiz
  • HizkuntzaElebietan

Non