Liburu Egunak 2023: "Lejos de Luisiana" liburuaren aurkezpena, Luz Gabásekin
Liburu Egunak 2023 egitarauaren barruan.
Itziar Pérez Argómaniz kazetariaren eskutik, idazlea ezagutzeko eta lurralde urrunetara denboran zehar bidaiatzeko aukera izango dugu, baita beste kultura batzuk ezagutzeko ere, 2022ko Planeta Saria irabazi duen bere azken eleberriaren bitartez.
Sinopsia
Mississippiren ertzean bilatu zituzten beren ametsak. Beren bizitzak ibaia baino handiagoak izan ziren.
Hainbat urteko kolonizazioaren ondoren, Girard familiak onartu egiten du bere herrialdeak, Frantziak, 1763an Mississippiko lur indigenen zati bat Espainiari lagatzeko hartutako erabaki eztabaidagarria; hala ere, bere herrikideek espainiarren aurka egindako matxinaden ondorioak jasango ditu, baita Estatu Batuen independentziaren aldeko ingelesen aurkako gerra eta bertako indiarren herrien biziraupenaren aldeko borroka desesperatua ere. Garai nahasi horietan, Suzette Girardek eta Ishcatek, kaskaskiar tribuko indiarrak, beren borroka propioa egingo dute: beren maitasuna babestea bizitzea egokitu zaien munduaren mehatxuetatik. Horrek guztiak nobela liluragarri eta monumentala osatzen du, Espainiak Louisianako lurralde mitikoak eduki zituen lau hamarkadak zeharkatzen dituena.
Luz Gabás, gure literatura-panoramako egilerik irakurrienetako bat, liburu-dendetara itzuli da irakurle guztiak liluratuko dituen eleberri batekin, hain zuzen ere “Palmeras en la nieve” bere lehen liburua argitaratu zenetik hamar urte bete direnean (kritika- eta salmenta-fenomenoa da nazioartean, eta zinemarako egokitzapenak arrakasta handia izan zuen).Bere lan berria, “Lejos de Luisiana”, 2022ko Planeta Sariaren irabazlea, Espainiak Ipar Amerikaren bihotzean izandako abenturari buruzko eleberri magistrala eta fresko historiko handia da.
Egileari buruz
Luz Gabásek (Monzón, 1968), Ingeles Filologian lizentziadunak eta unibertsitate-eskolako irakasle titularrak, irakaskuntzari lotutako urteak igaro ondoren, idazketari ekitea erabaki zuen. Bere lehen eleberria, “Palmeras en la nieve” (2012), kritika- eta salmenta-fenomenoa bihurtu zen, eta, geroztik, hainbat hizkuntzatara itzuli da. Eleberriaren zinemarako egokitzapenak arrakasta handia izan zuen, eta filmak bi Goya sari lortu zituen. Urte batzuk geroago, edizioak izaten jarraitzen du, hainbat formatutan.
”Regreso a tu piel” (2014), “Como fuego en el hielo” (2017) eta “El latido de la tierra” (2019) lanekin, Luz Gabás egungo egile handienetako bat bihurtu da, eta, beraz, Espainiako geografia osoko irakurleen eta liburu-saltzaileen elkarteen aitorpena jaso du, eta haren liburuak beste herrialde batzuetan argitaratu dira.
Gaur egun, Benasque haranean bizi da, Aragoiko Pirinioetako mendietan, eta bertan aurkitzen du bere lanerako inspirazioa, kontakizunak eta artikuluak idaztean eta literatura-topaketetarako hitzaldiak prestatzean ere badatzana.
Jarduera Itziar Pérez Argómanizen gidaritzapean izango da
Itziar Pérez Argómaniz Historia eta Kazetaritzan lizentziaduna da 2013tik. Ordutik, bere ibilbide profesionala irratiari lotuta egon da, batez ere. Cadena Ser Vitoria, Radio Vitoria, Radio Euskadi eta Euskadi Irratitik igaro da. Gaur egun Ultzamako (Nafarroa) herriko aldizkarian eta irratian egiten du lan: Pulunpe aldizkarian eta Esan Erran Irratian.
Laburrean
- Mota Hitzaldia
- Data 2023(e)ko Apirilak 13
- Ordutegia19:00
- Lekua Goiuri Jauregia
Aihotz Enparantza, 1
Vitoria-Gasteiz - ZenbatekoaDoan
- HizkuntzaGaztelania
- Web Goiuri Jauregia


