ADEL 2023: "Memoria"
ArteDrama Euskal Laborategia 2023ren barruan.
Oroimenari eta haren galerari buruzko antzezlana da Memoria. Amona baten memoria erregistratzeko saiakera bat. Denboraren eta gaixotasunaren aurkako partida bat. Ahaztearen aurkako erlojupeko bat. Amona baten eta biloba baten arteko topaketa bat ere bada Memoria. Elkarri galderak egiteko, elkar ezagutzeko, zaintzeko eta agur esateko ahalegin bat, amonaren oroitzapenak desagertu baino lehen. Zer gertatzen da pertsona baten memoria galtzen denean? Nora doaz haren oroitzapenak? Zerekin geratzen gara ondorengoak?
Fitxa
- Zuzendaria: Itziar Manero
- Sortzailea: Itziar Manero, Silvia Larrauriren laguntzarekin
- Aktorea: Itziar Manero
- Aholkularitza: Silvia Larrauri, Itsaso Arana
- Argiztapena: José Villegas
- Eszenografia eta jantziak: Paola de Diego
- Soinua: Asier Renteria
- Ikus-entzunezko materiala: Ekhi Hontecillas
- Kartela: Laura Renau
- Itzulpenak: Peru Azpillaga
- Ekoizpena: Itziar Manero
- Argazkiak: Jon Larrinaga
- Laguntza: Eusko Jaurlaritza, Bilboko Udala (Artistak Egoitzan), Harrobia (Transiciones), Garaion Sorgunea
- Hasierako poema: Irene Solá
- Eskerrak: Leslia Gutiérrez, Markel Erburu, Álvaro de Vicente, Nerea Gómez, Maite Rodríguez, Mar Grimalt, aita, ama, Arrate, Izaskun, nire aitonak eta, bereziki, amona
- Generoa: antzerki dokumentala
- Hizkuntza: elebiduna (euskara-gaztelania)
- Publikoa: publiko mota guztientzat
- Iraupena: 60 minutu
Egilea
Itziar Manero Zuzenbidean graduatua da, eta Giza Eskubideetan, Demokrazian eta Globalizazioan Masterra dauka. Ikasketa eszenikoak Nave 73 eskolan egin zituen, Madrilen. Antzerkian La Tristura, El Pont Flotant, Sleepwalk Collective eta Grumelot konpainiekin lan egin du eta ikus-entzunezkoen munduan Itsaso Arana, Alejo Flah, Arantxa Echebarria eta Jota Unaresen gidaritzapean, besteak beste. Aves Migratorias eta Quemar la Naves kolektibo eszenikoetan sorkuntza eta interpretazio lanak egin ditu. Memoria da bere bakarkako lehen lana.
Laburrean
- Mota Antzerkia
- KonpainiaItziar Manero
- Data 2023(e)ko Apirilak 12
- Ordutegia21:30
- LekuaAulestiko Pilotalekua
Aulesti - ZenbatekoaDoan
- HizkuntzaElebietan


