Antzerki Ibiltaria Araban zehar 2023
“Antzerki Ibiltaria Araban zehar” programa ibiltariak badauka, dagoeneko, 2023rako programazioa. Zazpi udalerritan gozatu ahal izango dute apirilaren 1etik 14ra bitartean Ortzaik egin duen Sirenatxoa klasikoaren moldaketaz. Hain zuzen, Izarran, Done Bikendi Haranean, Kontrastan, Mañuetan, Kuartangon, Eskuernagan eta Oionen. Emanaldiak doan izango dira.
Programa 2019an proiektu pilotu gisa hasitako ekimen bat da, honetxen alde egiten duena, Ana del Val Kultura eta Kirol Saileko diputatuak adierazi duen bezala: “publiko berriak sortzea eta gizarte eta lurralde kohesioa erdiestea, kultura ekintzaren bidez, eta hori bultzatu dugu agintaldi guztian zehar”.
Zikloaren helburua da lurraldeko txoko guztietan bizitza sustatzea, ez bakarrik antzezpenaren unean, baizik eta, ondoren, batez ere umorean eta kontakizun herrikoietan oinarritutako obrak belaunaldi desberdinek batera ikustea proposatzean; izan ere, modu belaunaldiartekoan eszenarazten dira, elkarrizketa sustatuz antzezpenaren ostean adin desberdinetako pertsonen artean. “Antzerki ibiltari” horrek hainbat herritako pertsonak elkarrengana gerturatzea erraztuko du.
Gainera, Ortzaik egiten duen proposamena pantomima formatukoa da. Pantomima antzerkigintza anglosaxoiko genero herrikoia da, mendeak igaro ahala eboluzionatuz joan dena, eta ipuin herrikoien eguneraketa ekarri du, umore ikuspegitik, adin guztiei zuzendua, salbuespenik gabe, eta ipuin horiek asmamen eta aldrebeskeria eszenikotik, gaur egungo errealitatera egokitutako ipuinak kontatzen ditu.
HERRIA EGUNA ORDUA
Izarra apirilak 1 19:30
Done Bikendi Harana apirilak 6 19:00
Kontrasta apirilak 7 19:00
Mañueta apirilak 8 19:30
Kuartango apirilak 9 19:30
Eskuernaga apirilak 13 19:00
Oion apirilak 14 19:30
Laburrean
- Mota Jaialdia
- Data 2023(e)ko apirilaren 7(e)tik 2023(e)ko apirilaren 14(e)ra
- LekuaArabako zazpi udalerri
Oyón-Oion - ZenbatekoaDoan


