Portugaleteko Jaietako kartelaren lehiaketa - San Roke 2023
Oinarri-arauak?
1- Edonork har dezake parte lehiaketa honetan. Gainera, lehiatzaile bakoitzak nahi beste lan aurkez dezake lehiaketara.
2- Lanak jaien ingurukoak izango dira. Parte-hartzaileek, berriz askatasunez aukeratu ahal izango dute gai zehatza. Lan guztiek edukiko dute, ezinbestez, honako ikurritz bakarra:
Portugalete, San Roque 2023 Roke Deuna
Abuztuak 14-17 Agosto
3- Kartelak, beti ere originalak eta argitaratu gabeak, bertikalak izango dira, 50 x 70 cm-koak eta marjinarik gabeak; euskarri gogor baten gainean (bastidorea edo kartoi-luma) erakutsiko dira.
4- Originalak teknika librea erabiliz, beste egile batzuen collagea izan ezik, egin ahal izango dira. Kartelaren kopia bat aurkeztu beharko da, kolorezkoa, bereizmen handikoa, 50 x 70 cm-koa, euskarri gogor baten gainean.
Egileek pendrive bat aurkeztu beharko dute, PDF bat bereizmen handikoa inprimitzeko azken tamainan.
Ez da inolaz ere onartuko beste egile batzuen irudiak eskaneatzerik ezta haien argazkiak edo irudiak erabiltzerik ere. Epaileek kartelaren kalitate grafikoa eta iragartzeko eta informatzeko efikazia hartuko dituzte kontuan.
5- Lanak 2023ko apirilaren 3tik 28ra arte (ostirala) aurkeztu ahal izango dira Santa Klara kulturtegian, 9:00etatik 14:30era eta 18:00etatik 20:00etara. Postaz ere bidali ahal izango dira, honako helbide honetara:
Santa Klara Kulturtegia
Jaien Kartelaren lehiaketa
Casilda Iturrizar kalea 10
48920 Portugalete
6.- Lanek atzeko aldean ikurritza agerraraziko dute. Aitzitik, lan bakoitza bi gutunazalekin batera aurkeztuko da:
Gutunazal batean egilearen datuak (edo egileenak, talde lana izanez gero) idatziko dira: izen-abizenak, adina, bizilekua eta telefono zenbakia. Egileen NANen fotokopia bana ere bidaliko da.
Zenbateko hori irabazlearen, irabazleen edo horien ordezkari baimenduaren bankuko kontuan sartuko da eta, horretarako, bankuko ziurtagiria eta NANaren kopia aurkeztu beharko dira. Sariaren zenbatekoari legez ezarririko atxikipen fiskala aplikatuko zaio.
Beste gutunazalean, halaber, pendrive-a edo antzekoa, sartuko da gorago aipaturiko digitalizazioa barruan dutelarik.
7.- Sari bakarra emango dugu, 1.000 eurokoa, hain zuzen ere. Lan saritua talde lana izanez gero, egile bakoitzak izan duen parte-hartzearen ehunekoa adierazi beharko da, nori dagokion sariaren ehunekoa ordaintzeko.
8.- Epaimahai batek erabakiko du zein lan hautatu eta saritu. Epaimahaia Udalburuak edo Jaien zinegotziak izendatuko du.
Epaimahaikideak izango dira lehiaketaren funtsa dengaiko adituak.
Epaimahaiak lanen kontzeptua, kalitate grafikoa eta plastikoa, iragartzeko efikazia eta aurreprodukzio eta edizio ezaugarriak baloratuko ditu.
9.- Lehiaketara aurkezten diren lanak, edo horien artetik hautatzen diren batzuk behintzat, erakutsi egingo dira Santa Klara kulturtegian, maiatzaren 15etik 25era arte.
10.- Saririk gabeko kartelak maiatzaren 29tik ekainaren 9ra bitartean berreskuratu ahal izango dituzte egileek, astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 14:30era eta 18:00etatik 20:00etara. Epe hori igarota, Udalak nahi bezala erabili ahal izango ditu hartu gabeko kartelak eta egileek ezin izango dute inolako erreklamaziorik egin horregatik.
11.- Kartel sariduna Portugaleteko Udalaren jabetzakoa izango da. Horren ondorioz, Udalak kartel saridunaren eta osatzen duten elementu guztien jabetza- eta erabileraeskubide guztiak ditu, batera edo bereiz erabili ahal izateko eta publizitate-euskarri guztietara egokitze aldera manipulatzeko.
12.- Udalak ez du inolako ardurarik izango, baldin eta lanak, lehiaketak iraun bitartean, galdu edo narriatzen badira. Beraz, ez du arrisku horiek estaltzeko aseguru polizarik egingo.
13.- Kartelaren benetako egileak edo ustezko plagioak direla kausa gerta daitezkeen erreklamazioak egileei baino ez dagozkie.
14.- Datuak babestea:
Kontsultatu hemen.
Laburrean
- Mota Lehiaketa
- Data 2023(e)ko apirilaren 3(e)tik 2023(e)ko apirilaren 28(e)ra
- Ordutegia8:00-22:00
- Lekua Santa Clara Kultur Zentroa
Casilda Iturriza, 10
Portugalete - ZenbatekoaDoan
- HizkuntzaBat ere ez
- Web Santa Clara Kultur Zentroa



I?kusi triptikoa (PDF 6,52MB)