Crossover 2023: "BAIPASA: HISTORIAKO EZINBESTEKO 5 TELESAILAK"
Telesailen kulturari buruzko CROSSOVER jaialdiaren barruan.
Euskadi Irratiak astelehenetik ostiralera 16:00etatik 19:00etara emititzen duen Baipasa magazinaren “Zer ikusi” atalaren zuzeneko emanaldia izango dugu. Bertan, kolaboratzaileak ikus-entzunezkoen gaurkotasunera hurbiltzen dira, eta, oraingoan, historian zehar izan diren bost telesail onenen inguruan akordio batera iritsi beharko dute. Bakoitzak bere gogokoenak defendatuko ditu hortzez eta haginez, irratiko borroka berezi batean.
Laburrean
- Mota Hitzaldia
- Data 2023(e)ko Martxoak 29
- Ordutegia17:00
- Lekua Koldo Mitxelena Kulturunea
Urdaneta, 9
Donostia-San Sebastián - ZenbatekoaDoan
- HizkuntzaEuskara
- Web Koldo Mitxelena Kulturunea


