Euskal Herriko Arte Garaikidearen Museoaren Bilduman berriki sartu diren artisten ekoizpena ezagutzera emateko xedeari jarraituz, tartea egin diote Sahatsa Jauregi (Itaparica, 1984) euskal artistaren obrari. Hain zuzen ere, Flux Cored aurkezten du, zeinetan ageri baitira aldez aurretiko piezak, adibidez, Superego Hiperactivo (2020), Artium Museoaren bildumakoa, eta erakusketa honetarako berariaz sortutako lan berriak.
Sahatsa Jauregi Bilbon bizi eta lan egiten du. Gaur egun irakaslea da EHUko BBAA Fakultatean, eta Okela gune independenteko kide izan da 2017-2022 urteetan, Bilbon.
Hainbat erakusketatan hartu du parte, bakarka zein taldeka, hala nola The Ryder (Madril, 2022), Aparador Monteleón (Madril, 2022), Galería The Goma (Madril, 2022), Azkuna Zentroa (Bilbo), Artiatx (Bilbo, 2021), Tabakalera (Donostia, 2021), Galería Fran Reus (Palma, 2021), Horcasitas Jauregia (Balmaseda, 2021), Halfhouse (Bartzelona, 2019), Swamp Horses (Espin, 2019) edo Carreras Múgica (Bilbo, 2016).
Hainbat sari irabazi ditu: 2013ko Gipuzkoako Artista Berrien Programa, 2017ko Ertibil lehen saria, 2019ko Gure Artea saria eta ARCO Comunidad de Madrid saria. Egoitzak egin ditu Tabakaleran (Donostia, 2019), Halfhousen (Bartzelona, 2019), Bilbaoarte Fundazioan (Bilbo, 2016) edo Pacific Film Archiven (Berkeley 2012).



