Gipuzkoako Organoak Plazara 2023 (Donostia)

Donostia-San Sebastián 2023(e)ko Martxoak 31
  • Gipuzkoako Organoak Plazara 2023 (Donostia)

Musikenek eta Gipuzkoako Diputazioak ORGANOAK PLAZARA 2023 seigarren edizioa antolatu dute martxoaren 25etik apirilaren 2ra. Ziklo hau Gipuzkoako organo ondarea eta organo errepertorioa jendeari hurbiltzeko asmoz egiten da, askotariko jarduerak dituen programa moldakor baten bidez.

Zikloa, Andoaingo San Martin Toursekoaren elizan hasiko da, Esther Iñíguezek aurkeztutako organoa eza­gutzera emateko jarduera didaktiko batekin. Instrumentu horren ezaugarriak azalduko dira azalpen eta musika interpretazio labur eta atseginen bidez. Egun horretan bertan, arratsaldean, Azpeitiko Loiolako Santutegian, organo eta txistu duo berezi bat entzuteko aukera izango dugu, Musikenen titulatutako Peio Irigoien (txistua) eta Ignacio Arakistain (organoa) musikarien eskutik.

Hurrengo hiru ekitaldietan Donostiako organoak izango dira protagonistak San Bizente, Santa Maria eta Artzain Onekoak, hain zuzen ere. Aurten, Thomas Ospital organo-jotzaile frantses gazteak bi­sitatuko gaitu, eta bere arrastoa utziko du horietako bitan. Artzain Onaren katedra­lean, XVIII., XIX. eta XX. mendeetako obrak eskainiko ditu eta Santa Maria elizan, berriz, jendearentzat zabalik egongo den master­class bat emango du. San Bizente elizan, Musikeneko organo ikasleek kontzertu in­teresgarri bat aurkeztuko dute, bi zatitan banatuta: lehenengoa, Bach musikariari eskainia eta bigarrena, berriz, instrumentu honen bost konpositore adierazgarriri.

Aurtengo edizioa osatzeko, Monica Melco­vak, organista eslovakiar eta Musikeneko irakasleak, kontzertu original bat propo­satuko digu Ataungo San Martin Tourse­koaren elizan, «Gentleman of the Chapel Royal» izenburupean, William Byrden ome­nez, haren heriotzaren laugarren mendeu­rrena betetzen denean.

Musikene

Laburrean

  • Mota Formakuntza
  • Data 2023(e)ko Martxoak 31
  • Ordutegia16:00-19:00
  • LekuaSanta María eliza
    Donostia-San Sebastián
  • ZenbatekoaDoan
  • HizkuntzaBat ere ez

Non