Bilboko Udal Musika Banda: "Prozesio-martxak"
Bilboko Udal Musika Bandak Bilboko Alde Zaharrean dagoen Joan Santuen Elizan joko du bihar ostirala, martxoak 31.
“Prozesio-martxak” izeneko kontzertua 19:00etan hasiko da eta Iñaki Urkizu Bandako zuzendariordeak gidatuko du.
Bilboko taldeak interpretatuko duen egitarauak José Vélez García, Emilio Cebríán Ruiz, José Franco Ribate eta Ricardo Dorado Janeiroren zortzi obra izango ditu.
Aste Santua laster datorrela ikusita, aukera ezin hobea izango da bilbotarrek Aste Santuan egin ohi diren prozesioei laguntzeko berariaz sortu eta konposatutako musika estilo honetako doinuez gozatzeko. “El Evangelista”, “Nuestro Padre Jesús”, “La Pasionaria”, “Jerusalem”, “Dominus Tecum”, “Soledad”, “Mesopotamia” eta “Mater Mea” izango dira Joan Santuen elizan entzungo diren abestietako batzuk.
Kontzerturako sarrera doakoa izango da elizaren edukiera bete arte. Ateak 18:30etan irekiko dira.
Hurrengo hitzordua apirilaren 23an izango da Euskalduna Jauregiko Auditoriumean. José R. Pascual-Vilaplana zuzendari titularraren gidaritzapean, eta "Haize arteko espazioak" izenburupean, Amando Blanquerren “Tríptic per a Banda”, Richard Straussen “Don Juan” eta Juan Crisóstomo de Arriagaren “Los esclavos felices” bezalako obra enblematikoak entzun ahal izango dira.
Gainera, kontzertu honetan, eta Bilbao Musikaren eta Musikene-Euskal Herriko Goi Mailako Musika Ikastegiaren arteko lankidetza-hitzarmenari esker, ikastetxe horretako ikasleek parte hartuko dute eta Konposizio Sailak osatutako obra bat estreinatuko da.
Azkenik, eta 2022-2023 denboraldiari amaiera borobila emateko, apirilaren 28an, Banda Juan Crisóstomo de Arriaga Kontserbatoriora itzuliko da, “Espazioak irudikatzen” programarekin. Kontzertu horretan, Pascual-Vilaplanak zuzenduko du berriro Banda eta Zuriñe Pérez Aransáez klarinete bakarlariaren laguntza izango du. Besteak beste, Heitor Villa-Lobosen “Suite”, Josu Ortiz Delgadoren “The Himalayas Suite”, Norman Dello Joioren “Scenes from Louvre” eta Roger Cichyren “Quartets” lanekin agurtuko dute denboraldia.
Laburrean
- Mota Kontzertua
- Data 2023(e)ko Martxoak 31
- Ordutegia19:00
- LekuaJoan Santuen Eliza
Bilbao - ZenbatekoaDOan
- HizkuntzaBat ere ez


