Gutun Zuria 2023: "Salda dago!" erakusketa
Azkuna Zentroaren – Alhóndiga Bilbaoren, Bilboko Udalaren Gizarte eta Kultura Garaikidearen Zentroaren barruan dagoen Gutun Zuria Bilbao. Nazioarteko Letren Jaialdiak Salda dago! erakusketa inauguratuko du Mediateka Galerian, Andrea Ganuza, Charlotte Gosselin eta Clara Chotil ilustratzaileen eskutik.
Erakusketa hau Azkuna Zentroa – Alhóndiga Bilbao, Quebec-eko Maison de la Littérature eta Angoulême-ko cité Internationale de la Bande Dessinée et de l’image bultzatutako Komikiaren Nazioarteko Egoitzen esparruen barruan dago.
Salda dago! lan handiarekin prestatutako hiru istorioz osatuta dago. Prozesuaren fase desberdinetan eginak dauden hiru “protolibro” ditu. Hirurak aldi berean “sukaldatuta”, osagai batzuk errepikatzen dira, adibidez, típula eta beratxuri sofritu bat etxeko gisau batean. Beste batzuk aldiz, berritzaileak izan daitezke, edo baita mingarriak ere: Arriskutsua al da juliana gorri gehiegi hori? Grafitozko marra horiek pixka bat kozinatuago egon daitzke? Lerroaren eta orbanaren arteko kontraste horrek ondo daude, edo irin pixka batekin hobeto lotuta egon daitezke? Hau ez da komiki tradicional bat, zapore berriak egostea baizik.
Andrea Ganuza, Azkuna Zentroa – Alhóndiga Bilbaok hautatuta, Atraviésame Medellin hirian (Colombia) 2017tik 2020ra bitartean gertatzen diren istorio laburren bilduma gisa aurkezten den eleberri grafikoaren egilea da. Esperientzia pertsonaletik plazaratuta, sentipenen eta poesiatik hurbil dagoen estilo baten bidez.
Charlotte Gosselinen proiektua, Quebec-eko La Maison De La Litteraturek hautatuta, Our Relapses da. Bertan, narrazio poetikoaren, elkarrizketen eta marrazkien artean nabigatzen du artistak, adikzioaren, elkarren mendeko harremanen, laguntza-taldeen eta berreskurapenaren gaiak sentikortasunez jorratzeko. Bere buruaz ahaztu eta bere bikotekidea salbatzen saiatu den narratzaile bati jarraituko dio istorioak. Bi pertsonaiak oreka eta berreskurapenerako bidea aurkitzen saiatuko dira.
Clara Chotilen proiektua, Angoûleme-ko La Cité Internationale de la Banda Dessinée et L’imagek hautatuta, Tehoka izeneko fikzioa da, bi familiaren kontakizun gurutzatuaren bidez Douradoseko (Brasil) lurraldearen historia islatzen duen ikerketa dokumental bat. Valdir, kolono nordestinoen ondorengoa den eta Cecilia, Kaiowá militante gaztearen arteko liskarrak erakusten ditu. Kontakizun hau kolonizazio oso berri baten historian murgiltzen da.
Komikiaren Nazioarteko Egoitza Azkuna Zentroaren Sorkuntzari Laguntzeko Porgramaren barruan dago, komikigintzaren esparruan sorkuntza sustatzeko eta hainbat herrialdetako pertsonen arteko topaketa bultzatzeko, nobela grafikoaren funtsezko ingurune profesionaletan, beste diziplina garaikide artistiko batzuetako artistekin konektatuz.
Higinia Garay (AZ Bilbao), Marine des Mazery (Angoûleme), y Jimmy Beaulieu (Quebec), 2022an topaketa honetaz gozatzeko lehenengo hautatuak izan ziren. Bigarren edizioa urtarrilean hasi zen Angoûlemen, Frantziako herriko Nazioarteko Komiki Jaialdiarekin batera. Gaur egun, hiru artistak Azkuna Zentroan ari dira lanean, Gutun Zuria Bilbao. Letren Nazioarteko Jaialdian, eta ondoren La Maison de La Litterature-ra joango dira, Quebec BD jaialdira.
Andrea Ganuza (Iruñea, 1988) narrazio grafikoan eta marrazketan oinarritzen da, komikiaren mugekin esperimentatuz eta arte garaikidearen beste hizkuntza bat bezala ulertuz. Begirada kritiko eta umore zorrotz batetik, bere esperientziak erabiltzen ditu bai arlo sozialean, bai politikoan eta baita emozionalean ere. Bere prestakuntzak eta lanak espazio akademiko eta ofizialetan parte hartzea, kontrakulturarekin, fanzinearekin eta DIYrekin txandakatzen du.
Clara Chotil (1992) artista eta arkitekto frankobrasildarrak, Dynamorphue kolektiboa sortu zuen 2017an eta egitura arkitektoniko arinak diseinatu zituen bertan. Eszenografiari eta arte grafikoei dagokienez, zueneko proiekzio- eta marrazketa-gailuak garatzen ditu. Opera Negra (Actes Sud argitaletxea) komikiaren egilea da, Maria d’Apparecida brasildar abeslariaren bizitza kontatzen duena. Bestetik, Bellade des damés du temps jadis-en egilea da ere, unibertsitatean egon den emakume faltaren ikerketa.
Charlotte Gosselin (Quebec, 1996) poesia, komikia, pintura, argazkia eta bideoa lantzen ditu. Bere lehen komikia, Je prends feu trop souvent, argitaratu ondoren, Quebecen bizi da orain, ibaiaren ondo herri txiki batean. Bere sentiberatasuna adieraztearekin batera, bere lana eguneroko bizitzan, psikologian, basoan eta intimitatean inspiratuta dago.
- TITULUA: Salda dago!
- DATA: martxoaren 29tik maiatzaren 14ra arte.
- LEKUA: Mediateka Galeria.
- SARRERA: Librea
Laburrean
- Mota Erakusketa
- Data 2023(e)ko martxoaren 29(e)tik 2023(e)ko maiatzaren 14(e)ra
- Lekua AZ Azkuna Zentroa
Arriquibar Plaza, 4
Bilbao - ZenbatekoaDoan
- Web AZ Azkuna Zentroa


