"Armadura Emozionalak"
AFE Sareen Prestaketa Bereziko Familia Harrera Espezializatuko Programak sustatutako ekimena da, Next Generation Europako funtsekin finantzatua, Eskubide Sozialen Ministerioaren eta 2030 Agendaren bidez, eta Arabako Foru Aldundiaren parte hartzearekin.
AFE Sareek "Armadura Emozionalak" erakusketa ibiltaria jarri dute abian Gasteizen.
"Armadura Emozionalak" kanpainaren helburua da, alde batetik, neska-mutil horien errealitatea ikusaraztea, eta, bestetik, gizarteari zein harrera familia espezializatu izan daitezkeenei dei egitea, programarekin bat egin dezaten.
Kanpainaren leloa "Inork ez luke armadura batekin hazi beharko" da, eta osasun arloko, gizarte eta komunitate arloko edo gizarte eta hezkuntza arloko profesionalei zuzenduta dago, baina ezinbesteko baldintza izango da funtzio horiek betetzen esperientzia praktikoa edukitzea eta proiektu konpontzaile bat egiteko gai izatea.
Armadura horiek Jota Chacon arte zuzendari ospetsuak diseinatu ditu, besteak beste, "Hablé con ella", "Los pasos perdidos" edo "Piedras" bezalako filmetan egindako lanagatik ezaguna den zuzendariak, eta Loma Jeneralaren plazan egongo dira ikusgai, martxoaren 27an eta 28an.
AFE Sareen Familia Harrera Espezializatuko Programa, hain justu, Next Generation Europako funtsekin egindako ekimena da, Eskubide Sozialen Ministerioaren eta 2030 Agendaren bidez. Asmoa da harrera familia espezializatua esku hartzeko baliabide oso baliotsu, jarraitu, intentsibo eta zuzena bihurtzea, adingabe horien sufrimenduaren ardatzera bideratuta.
Kanpainaren iragarkia hemen ikus dezakezu.
Informazio gehiago: redesafe.org eta armadurasemocionales.com
Laburrean
- Mota Erakusketa
- Data 2023(e)ko martxoaren 27(e)tik 2023(e)ko martxoaren 28(e)ra
- LekuaLoma Jeneralaren Plaza
Vitoria-Gasteiz - HizkuntzaBat ere ez



