AULA / GELA: "Edward Muybridge"
Photomuseumek sustatu eta Zarauzko Udalak babestutako Aula/Gela programaren barruan, ostiral honetako saioa Edward Muybridge argazkilariari buruzkoa izango da.
Ameriketako Estatu Batuetan iritsi zenean heldu zion argazkigintzari, Silas Selleck dagerrotipista newyorktarraren eskutik. 1860 inguruan, paisaiei argazkiak ateratzen hasi zen, batez ere Yosemiteko haranean. Ospea eman zioten formatu handian egindako argazki-lanak izan ziren.
1872an animalien mugimenduari buruzko bere lanak hasi zituen Leland Stanfordek (Central Pacific Railroadeko presidentea) eskatu zionean argazki bidez erakusteko badela une bat zaldi baten arrapaladan, non bere lau hanketako batek ere ez duen lurra ukitzen. Muybridgek zaldiaren irudia hartu zuen arrapaladan kolodioi hezeko plaketan. Esperimentuak animalien eta gizakien lokomozioaren etengabeko esploraziora eraman zuen, eta horren emaitzak album sail batean argitaratu ziren.
1879an, Zoopraxiscopio deitu zuena asmatu zuen, irudi baten errotazioaren bidez mugimendu-ilusioa sortzen zuen mekanismoa. Makinak modu azkar eta sekuentzialean proiektatzen zituen argazkiak pantaila batean. Argazki bizidunen lehen proiektorearen asmatzailetzat eta zinemaren aitzindaritzat hartzen da.
Laburrean
- Mota Hitzaldia
- Data 2023(e)ko Martxoak 24
- Ordutegia18:00
- Lekua Photomuseum
San Ignacio, 11
Zarautz - ZenbatekoaDoan
- HizkuntzaGaztelania
- Web Photomuseum


