"Jose Manuel Rozas (1944-1983): Berpizkundea"
Jose Manuel Rozas artistaren heriotzaren 40. urteurrena den honetan, artista handi eta ezezagun honi omenaldi eginez, bere lanen bilduma txiki bat jaso dugu.Jose Manuel Rozas (1944-1983) margolari eta eskultore bilbotarrak ibilbide artistiko labur bezain oparoa izan zuen. Diktadurak jazarritako familia xume batean jaio zen.
1967an, erakusketa, bienal eta lehiaketetan parte hartzen hasi zen, herri nahiz estatu mailan. Hartara, bidea zabaldu zuen frankismo berantiarrean Euskal Herrian bizi zen panorama kultural pobrean.Trantsizio demokratikoaren esparru kronologikoan, Rozasek surrealismotik gertu kokatzen zen hizkuntza formala erabili zuen, kutsu hiperrealista eta politiko gogorrekin. Bere mihiseek, eskulturek, marrazkiek eta grabatuek egilearen irudimenerako gaitasuna erakusten dute. Horren adibide dira askatasun grinaz betetako gazteriaren itxaropenak, beldurrak, ametsak eta irrikak protagonista izanik erretratatu zituen munduak.
Jose Manuel Rozasek, bizi artean, tokiko erkidego artistikoaren eta arte kritikarien estimu handia jaso zuen eta, horri esker, besteak beste, banakako hamazortzi erakusketa eta laurogei erakusketa kolektibo baino gehiago egin zituen. Hala ere, 1983an dramatikoki zendu ostean, gutxi izan dira artista honi eskainitako erakusketak.
Laburrean
- Mota Erakusketa
- Data 2023(e)ko martxoaren 23(e)tik 2023(e)ko maiatzaren 21(e)ra
- Lekua Durangoko Arte eta Historia Museoa
San Agustinalde, 16
Durango - HizkuntzaBat ere ez
- Web Durangoko Arte eta Historia Museoa


