2023ko Txagorritxuko jaialdia
Martxoaren 18an, larunbata, Txagorritxu auzoko jaialdia egingo dute. Ume, gazte, heldu zein nagusientzako eskaintza izango da. Jaialdiaren helburua auzoarekin batera, auzoarentzako dinamika bat prestatzea izan da. Jaialdia, auzoko ikastolekin, AMPAkoekin, Bizanekin, Tabernekin eta gazteekin antolatu dugu elkarrekintzan, harremanak sendotze aldera. Gainera, egun horretan auzoa pixkat berpizteko eta auzoko jaietarako motorrak berotzen joateko
Jaialdia, goizeko 10:30ean hasiko da Abendaño ikastolan. Ordu horretan, umeentzako ekintza egingo da, Clown tailerra. Jarraian 11:45ean jolas txokoak egingo dira Abendañon (igela, gantxillo tailerra, billar holandesa, elikagaiak eta marrazkiak eta saskibaloia).
Gero, 13:00etan, txaranga batekin Abendaño ikastolatik, Txagorritxuko Bizanetik eta luis Doraotik pasako dira. Bitartean, Indartsun 13:30etan DJ Ixilin egongo da bazkal aurretiko poteoa girotzeko. 15:00etan bazkari autogestionatua egingo da Luis Dorao Ikastolan. Bertan mokadua egongo da baina bakoitzak bere platera ekartzea eskatzen dugu.
Ostean, arratsaldean auzoko tabernetatik garagardo dastaketa egongo da. 17:00etan hasiko da. Dastaketan parte hartzen duten tabernetatik ibilbide musikatu bat egingo da eta taberna bakoitzak garagardo berezi bat izango du. Hortaz, parte hartu duen jendeak dastaketaren kata orria izango du eta bertan taberna bakoitzean zein garagardo edan duen asmatzen saiatuko da. Tabernak Eva, Indartsu, Oletu eta Laberinto dira. Garagardo dastaketan parte hartzeko, kata orriak aipaturiko taberna bakoitzean eta bazkarian eskuragarri egongo dira.
Amaitzeko, Laberinto tabernan gaueko amaiera musikatua egingo dugu 23:00etatik aurrera. Garagardo dastaketaren irabazlearen zozketa bertan egingo da gaueko 23:30etan.
Laburrean
- Mota Jaialdia
- Data 2023(e)ko Martxoak 18
- Ordutegia10:30 - 01:00
- LekuaVitoria-Gasteiz
- HizkuntzaEuskara


