Diego Peris eta Nancy Garín: "La destrucción creativa de las ciudades"

Bilbao 2023(e)ko Martxoak 16
  • Diego Peris eta Nancy Garín: "La destrucción creativa de las ciudades"

Azkuna Zentroa – Alhóndiga Bilbaoren (Bilboko Udalaren Gizarte eta Kultura Garaikidearen Zentroa) barruan dagoen kolektiboa den Urbanbatek Behatokia topaketekin jarraitzen du.

Oraingoan, gentrifikazioaz eta hirirako eskubideaz arituko da. "La destrucción creativa de las ciudades" izenburupean, topaketa hau martxoaren 16an (osteguna) izango da, 18:00etan, Areatzako Estalpeetan. Bertan Diego Perisek eta Nancy Garínek parte hartuko dute.

Left Half Rotation artisten kolektiboak azaltzen duen bezala, "gentrifikazioa"-k hiri espazioen eraldaketa prozesuari egiten dio erreferentzia, besteak beste, etxebizitzen eta merkataritza-espazioen eskaera handitzearen ondorioz gertatzen diren berreraikuntza edo birgaitze prozesuei dagokienez. Behatokiaren topaketa honetan, arteak, kulturak eta klase sortzaileek, alde batetik, horrelako dinamikak bultzatzeko nola laguntzen duten ikusiko da; bestetik, gentrifikazioak komunitateari eragindako kalteei aurre egiteko dinamikak ikusiko dira.


Laburrean

  • Mota Hitzaldia
  • Data 2023(e)ko Martxoak 16
  • Ordutegia18:00
  • LekuaAreatzako Estalpeak
    Bilbao
  • ZenbatekoaDoan
  • HizkuntzaGaztelania

Non