"Belarri gorrak"
14 pertsona gorrek aukeratutako hainbat kontuz hitz egingo dute zeinu-mintzairan: enplegua, elkartegintza, artea, utopia, umorea, autonomia, komunikazioa, depresioa, sexua, hirikoa eta landakoa, maitasuna, inklusioa, poza eta tristura, egia eta gezurra, anarkia eta diktadura, eta kultura gorra. Entzule multzo hegemonikoan infiltratuta, eskuzabal eskaintzen dute hitz-jario keinuzko-espaziala, dauzkaten itxaropenen eta iritzien kontakizun korala eraikitzeko. Kataluniako Federació de Persones Sordes elkartearen laguntzaz gauzatutako proiektuan, gizarteratzea jorratu da, eta, hitz-komunikazio nagusiaz bestela, entzumen-aniztasuneko lagun komunitateari eman dio hitza. Belarri gorrak lanak Gorren Kulturaren kemen aparta dakar argitara.
Bideo-instalazioak 16 bideo eta audio ditu, tamaina handiko hiru proiekziotan banatuta. Bideoek azpitituluak dauzkate (gaztelaniaz eta ingelesez), eta, audioen bitartez, grabazioetan zeinu-mintzairan hitz egiten dutenek igorritako soinuak erreproduzitu dira. Aretoaren sarreran, elkarrizketen transkripzioak daude braillean (itsuentzat) eta makrokarakteretan (ikusmen urrikoentzat). Abaden iritziz, material horiekin guztiekin osatu da "adierazpen-kodeen amalgama bizi bat, parte-hartzaileen elkarrizketekin elokuentzia deitzen diogun ametsetako paraje horretara irits daitezkeen ingurunea osatuz".
Laburrean
- Mota Erakusketa
- Data 2023(e)ko martxoaren 6(e)tik 2023(e)ko maiatzaren 7(e)ra
- OrdutegiaAsteazkenetik astelehenera: 10:00-20:00. Asteartean itxita . Abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1 eta 6an itxita. Abenduaren 24 eta 31n: 10:00-14:00
- Lekua Bilboko Arte Eder Museoa
Museo Plaza, 2
Bilbao - Web Bilboko Arte Eder Museoa


