BOSTAK ETA LAURENAK

Erandio 2023(e)ko Apirilak 1
  • BOSTAK ETA LAURENAK

Jose Garate “Foisis, “Pablo Olabarrieta, Edurne Diez de Ultzurrun, Josu Zarate, Joseba Ibarra eta Unai Brea dira Bostak eta Laurenak taldea osatzen duten musikariak.

Seiek aspalditik elkar ezagutzen dute, kantaguneetan eta horrelako musikaren inguruko giroan mugitzen ziren gehienok.
Taldea sortzeko ideiagaz batu ziren eta gauzak martxan jarri zuten.

Egiten duten musikari dagokionez, euskal kantugintzan ikurrak taularatzen dituzte.

Tradizionalak eta ez hain ohikoak diren abestiak tartekatzen saiatzen dira. Gainera, hain entzutetsuak ez diren musikari euskaldunen abestiak ere sartzen dituzte euren emanaldietan.

Helburua da publikoak haiek bezain ondo pasatzea, euskaraz abestea eta jendeak euskaraz kantaraztea.

erandio.eus

Laburrean

Non