"Eulalia Abaitua. Gure aurreko andrak"
Eulalia Abaitua (1853-1943), lehen euskal argazkilaria, argazkigintza zalea izan zen, hitzaren zentzu hobean. Familia burges bateko kidea, Begoñako Basilikaren ondoan zegoen Pino Jauregiko sotoan jarri zuen bere laborategia,
“Eulalia Abaitua. Gure aurreko andrak | Mujeres vascas de ayer” erakusketaren ardatza bilbotar argazkilariak bere garaiko emakumeei eskainitako begirada da. Hainbat esparru eta jatorritakoak dira Abaituak urteetan zehar bere argazkien bidez betikotutako emakumeak, baina guztiek garaiko bizimoduaren ikuspegi zehatz eta pertsonala eskaintzen dute. Horrela, ordura arte bazterrean egondako paisaiak, pertsonaiak eta munduak erdigunera ekarri zituen bere lanaren bitartez
Abaituaren lan guztian da agerikoa emakumezkoek bizi duten unibertsoa harrapatu eta ezagutzera emateko duen berezko interesa. Kategoria hori dute ardatz erakusketa hau osatzen duten 68 argazkiek: emakume batek begiratutako emakumeen gaineko begirada konplize eta sakona.
Martxoaren 3tik uztailaren 2ra bitartean ikusgai egongo da Txakolin Museoa-Txakolingunean.
Martxoa eta apirila: Asteartetik igandera: 10:00-14:00
Maiatza eta ekaina: Asteartetik larunbatera: 10:00-14:00 / Igandeetan: 10:00-15:00
Informazio gehiago: Tel. 94 602 85 13 / txakolingunea@bizkaia.eus
Laburrean
- Mota Erakusketa
- Data 2023(e)ko martxoaren 3(e)tik 2023(e)ko uztailaren 2(e)ra
- OrdutegiaNeguko ordutegia: 10:00-14:00, martitzenetik domekara, jaiegunak barne. Udako ordutegia (uztail eta abuztua): 10:00-15:00 eta 16:00-19:00 (astelehenetik domekara)
- Lekua Txakolingunea
Basigoko Bide Nagusia, 3
Bakio - HizkuntzaBat ere ez
- Web Txakolingunea


