Parentesi Festibala 2023 - Podcast Jaialdia
Ekimen honen ardatz nagusia podcastinga da eta ingurune digitalean kultura transmititzeko eduki, kanal, plataforma, formatu eta moduen lagin bat biltzea du helburu. Festibalak Podiumen -estatu mailako podcasting plataforma handienetako bat- eta EiTBren kolaborazioa izango du. EITBk bere plataforma propioa merkaturatuko duela iragarri du.
«Parentesi Festibala» antolatzeko arrazoia izan da podcast plataformak ugaritu egin direla, pandemiaren ondoren bereziki, eta askotariko edukietara sartzeko modu berri gisa kokatu direla. Horrela, kultura zabaltzeko ekosistema berri bat sortu da. Aurten, programa lelo honen inguruan eratu da: Muriel Rukeyzer idazlearen The speed of darkness liburuaren «The world is made of stories, not atoms». Lelo horren pean, jaialdiaren ideia da podcastinga baliostea pentsamendu kritikoa sustatzeko eta baliozko kontakizunak transmititzeko bitarteko gisa.
"Parentesi Festibalak" bere playlista du Spotifyn, eta irekita egongo da astelehen honetatik edizio hau amaitu arte. Zerrendak aurten festibalean parte hartzen duten podcasten hainbat kapitulu biltzen ditu. Irudi grafikoak balioa eman nahi dio berriz entzute aktiboaren itzulerari, eta Ricardo Felix Studiok (RFS) diseinatu du.
Festibala hainbat mahai-ingurutan gauzatuko da, hainbat gairen inguruan. Mahai-inguru horietan podcastaren talentu handiek parte hartuko dute; adibidez, Inés Hernand eta Nerea Pérezek (Saldremos Mejores), martxoaren 3an, ostirala, Kursaalen, Live Show bat eskainiko dute, eta Ana Garriga eta Carmen Urbita, Hijas de Felipe arrakastatsuaren sortzaileak, Long Islandetik etorriko dira jaialdian parte hartzera.
Horrez gain, Ondas 2023 sarietarako izendatuta dauden podcasten sortzaileek ere parte hartuko dute «Parentesi Festibalean»: Ulu Mediako Oier Aranzabalek Artxipelagoa podcastagatik 'Soinu diseinu onena' eta 'Podcast onena Estatuko hizkuntza koofizialean' sarietarako izendapena jaso du, eta Artsenico Caviarreko Beatriz Serranok eta Guillermo Alonsok, 'Elkarrizketa podcast onena' sarirako hautagaitza.
Saio guztiak Koldo Mitxelena Kulturuneko areto nagusian egingo dira.
Lau mahai-inguruk osatuko dute lehen edizio hau.
Hauxe izango da «Parentesi festibalaren» lehen edizioko programa:
- Martxoaren 2a, osteguna (19:00)
Mahai-ingurua "Retomando el sonido de la cultura de divugación», Ana Garriga eta Carmen Urbita (Hijas de Felipe), Clara Tiscar i Castells (True Crime) eta Nuria Pérezekin (Gabinete de curiosidades). Moderatzailea Ylenia Benito kazetaria izango da.
- Martxoaren 3a, ostirala (19:00)
"Euskalpodkastgintza", Ainhoa Vitoriak (Yoko Ona), Cristina Tapiak (Harresi ikusezina) eta Iñigo Antsorregik (Korapiloak) hartuko dute parte, eta Inés Azpiazu, Tobacco Days liburu dendaren zuzendari nagusi eta arduraduna izango da moderatzailea.
- Martxoaren 4a, larunbata (12:00)
«Análisis del presente y futuro del podcast» hasiko da Jorge Carrión (Ecos), Inés Hernand eta Nerea Pérez (Saldremos Mejores) eta Oier Aranzabalekin (Ulu Media). Mahai-ingurua Maddalen Marzolek moderatuko du -Hunky Dory Laboratory egile lurrindegiaren eta kulturaren inguruko bestelako zentzumenen esperientzien laborategiaren bazkide sortzailea eta literaturari buruzko bideopodcasten egilea Instagramen-.
Arratsaldean (19:00), «Actualidad con perspectiva de género» mahai-ingurua izango da. Gonbidatuak Frank T (No hay negros en el Tibet) eta Beatriz Serrano eta Guillermo Alonso (Arsénico Caviar) izango dira. Leire Palacios kazetariak moderatuko du saioa.
Saio guztiak Koldo Mitxelena Kulturunearen areto nagusian egingo dira. Programa osoa hemen kontsulta daiteke: kmk.eus/parentesifestibala.
Laburrean
- Mota Jaialdia
- Data 2023(e)ko martxoaren 2(e)tik 2023(e)ko martxoaren 4(e)ra
- Lekua Koldo Mitxelena Kulturunea
Urdaneta, 9
Donostia-San Sebastián - Web Koldo Mitxelena Kulturunea


