Gaztea sariak 2023: ETS + Bulego + Merina Gris + Neomak + Sua + Süne
Martxoaren 2an izango dira aurtengo Gaztea sariak, Bilboko Euskalguna Jauregiko Urban Hall espazioan. Garaikurren banaketaz gain, zuzeneko musikaz gozatzeko aukera izango da, ETS eta Süne, Sua, Neomak eta Merina Gris taldeekin. Galan zehar joko dute taldeek, gau berezirako propio prestatutako ikuskizunak eskainik.
Sariak banatuta eta gaua ixteko, Bulego taldearen kontzertu berezia egongo da.
Pandemiak eragindako urtebeteko geldiunearen ostean, Gaztea sariak inoiz baino indartsuago datoz. Festa handirako propio prestatutako espazioan, photocalla, "GU" saio berezia eta iragartzen joango garen beste hainbat sorpresaz gozatzeko aukera izango dute bertaratzen direnek.
2023ko sarituak
Datorren astean zehar iragarriko ditugu zeintzuk diren aurtengo edizioko artista izendatuak, "Dida!" eta "GU" saioetan, sare sozialetan eta webgunean.
Izen guztiak jakinda, publikoaren txanda iritsiko da; izan ere, zuek erabakiko duzue zeintzuk izango diren oholtza gainera igoko diren artista sarituak.
Bederatzi eguneko epea izango duzue Gaztearen webgunean sartu eta gustuko talde edo bakarlariaren aldeko botoa emateko.
Bertan egon nahi duzu?
Festa lehenago hasiko den arren, gala 19:30ean abiatuko da. Sarrerak doakoak izango dira, baina erreserbatzea nahitaezkoa izango da. Euskaldunaren webgunean izango dira eskuragai, otsailaren 6an, 12:00etatik aurrera.
Egun horretan Euskaldunara joateko modurik ez dutenek izango dute etxetik ikuskizunaz gozatzeko aukera, 2023ko Gaztea sariak streaming bidez ikusi ahalko baitira, Gaztearen YouTube kanalean. Gainera, irrati bidez jarraitzeko aukera ere izango da.
Laburrean
- Mota Bestelakoa
- Data 2023(e)ko Martxoak 2
- Ordutegia19:30
- Lekua Euskalduna Jauregia
Abandoibarra Etorbidea, 4
Bilbao - ZenbatekoaDoan (gonbidapenarekin)
- Sarrerak Erosi
- HizkuntzaEuskara
- Web Euskalduna Jauregia


