Bilboko Udal Musika Banda: "Haizea espiralean"
Bilboko Udal Musika Bandak etxeko bi bakarlari, Iñaki Gurruchaga piccolo-jotzailea eta José Miguel Rochina tuba-jotzaile izango ditu lagun igande honetan, otsailak 19.
“Haizea espiralean” izenburupean, José Rafael Pascual-Vilaplanak batuta hartuko du berriz ere, Ginés Carrión maisuaren "Yorick" obra estreinatuko duen programa interpretatuko duen Bilboko taldea zuzentzeko. Piccoloa, tuba eta bandarako kontzertua, Bilboko Bandako bi bakarlarientzat propio idatzia.
Oraingo honetan, Shakespearrek, bere legatuak eta berriz ere jaiotzeko itzulera eternalak gidatuko dute “Haizea espiralean” izeneko kontzertu honen arima igande honetan, 12:00etatik aurrera, Euskalduna Jauregian. Bertaratzen direnek Dimitri Shostakovitx maisuaren lanak entzun ahal izango dituzte, eta Christiaan Janssen konpositore holandar garaikidearen Symphony Nr.16 obraren Estatu mailako estreinaldiaz ere gozatu ahal izango dute.
Sarrerak Euskalduna Jauregiko leihatiletan, www.euskalduna.eus webgunean eta Kutxabank kutxazainetan eros daitezke.
Kontzertu honen ostean, Bilboko Udalak Inauterietako egitarauaren barruan kontzertu bat eskainiko du otsailaren 20an, 12:30ean, Plaza Barrian. Oraingoan, Iñaki Urkizu Bandako zuzendariordeak zuzenduko du taldea, eta DJ Xaiborrekin batera arituko da.
Bestalde, otsailaren 21ean, Udal Txistulari Banda Plaza Berrian arituko da 12:30ean “Txistua Algaraz“ ikuskizunarekin. Gorka Zabaleta zuzendaritzapean, txistulari boskoteak Anduriña Zurutuza pailazo eta aktorearekin, Eriz Pérez gitarristarekin eta Gorka Eskauriaza baxu-jotzailearekin partekatuko du agertokia.
Laburrean
- Mota Kontzertua
- Data 2023(e)ko Otsailak 19
- Ordutegia12:00
- Lekua Euskalduna Jauregia
Abandoibarra Etorbidea, 4
Bilbao - Web Euskalduna Jauregia


