Galdakaoko eta Usansoloko Inauteriak 2023: egitaraua

Galdakao 2023(e)ko otsailaren 17(e)tik 2023(e)ko otsailaren 21(e)ra
  • Galdakaoko eta Usansoloko Inauteriak 2023: egitaraua
  • Galdakaoko eta Usansoloko Inauteriak 2023: egitaraua

Inauteriak ospatzeko egitarau oparoa izango da otsailaren 17tik 21era Galdakaon eta Usansolon

Pandemia garaiko eta ondorengo murrizketak gaindituta, ohiko inauteriak berreskuratuko dira aurten, eta, behar bezala ospatzeko, egitarau zabala prestatu dute Galdakaoko eta Usansoloko elkarteek:

Galdakaon: 

Otsailaren 17an, ostiralean, 17:00etatik aurrera Kurtzeko plazan haurrentzako tailerra egongo da. 19:00etan, kalez kalea egingo dute Kurtzeko Plazara arte  Ad Libitum Txistulari bandak, Maximo Moreno Musika Eskolako ikasleek, Areto Dantza elkarteak eta Taupadak Dantza Eskolak, eta ostean, 20:00etan, Mozollokerren epaiketa izango da. Azkenik, 20:15ean, Andra Mari Dantza Taldeak antolaturik, “Goizuetako zaragi-dantza” eta “Arizkungo sagar-dantza” eskainiko dituzte kalerik kale, Santi Brouard enparantzan hasita. 

Otsailaren 18an, larunbatean, 13:00etan hasita Taupadak Dantza Eskolak dantza ikuskizuna eskainiko du Lehendakari Agirre plazan eta ostean Santi Brouard enparantzan. 17:00etatik aurrera, Zizpa Gazte Konpartsak antolatuta, playback, mozorro lehiaketa eta sari banaketa egingo dira. Horretarako proposatutako gaia: Monokromatikoa. Horren ondoren, 19:30ean hasita, Andra Mari Dantza Taldearen eskutik “Altsasuko Inauteriak” eskainiko dira herriko kaleetan barrena. 20:00etan herriko kaleetatik ikuskizun ibiltaria eskainiko du Ball de Diables de Tarragona taldeak, eta azkenik, 21:30ean, Zizpa Gazte Konpartsak herri afaria eta mikro irekia antolatu ditu Kurtzeko Plazan. 

Igandean, hilaren 19an, 12:30etik aurrera haurrentzako disko-festa izango da, eta 18:00etan mariatxi kontzertua, Kurtzeko Plazan. Urretako eskolan, berriz, arratsaldean zehar umeentzako tailerrak, gynkana, txokolatada eta mozorroen desfilea antolatu ditu Argizai Eskaut taldeak, 17:00etan hasita. 

Astelehenean, 20an, 18:00etan, Areto Dantza Taldeak dantza animazioa eskainiko du, eta asteartean, otsailaren 21ean, Kurtzeko Plazan 18:00etatik aurrera haur ikuskizuna eta Mozollokerren epaiketa eta erretzea egingo dira. 

Aperribain, larunbatean izango da festa, hilaren 18an, 18:00etan hasita.  Frontoia abiapuntu, inauteri desfilea eta mozorro erakustaldia antolatu ditu Aperribai, Olabarrieta eta Txistulandako auzo elkarteak.
 
Usansolon:

Otsailaren 18an, larunbatean, 12:30ean hasita, kalez kalean arituko dira Usansolon zehar Lantzeko Inauteriak eskaintzen, eta 18:30ean kalez kalea eta Miel Otxinen erretzea eta erromeria egingo dira Unkina Plazan, Oinarin Dantza taldeak antolatuta.
Otsailaren 21ean, 17:30ean, haur tailerrak, mozorro desfilea eta sari banaketa izango dira Usansoloko Ludotekan. 

galdakao.eus

Laburrean

Non