ART & MUSIC 2023 Guggenheim: Travis Birds
ART & MUSIC 2023 egitarauaren barruan.
2021ean, Travis Birds abeslariak "La Costa de los Mosquitos Tour" kaleratu zuen, bere bigarren lan diskografikoa.
Disko honekin, haren logelara, haren barne-mundura, gerturatu ahal izan ginen: ñabarduraz, kolorez, ehunduraz… betetako gela, barrutik mugiarazten zaituzten abestiez betetako diskoa sortu zuen gela, oilo-ipurdia jartzea lortzen duena.
Diskoak iragana eta geroa markatu ditu abeslariaren ibilbidean, zeinetan mugarri handiak ere egon baitira. "Coyotes"-ekin arrakasta handia lortu zuen, "El Embarcadero" seriearen hasierako abestia; Joaquín Sabinaren "19 días y 500 noches"en bertsio zoragarria egin zuen, Benjamín Pradorekin batera; eta Sky Rojoren soinu-bandan sartu zen –Netflix-eko seriea— "Thelma y Louise" abestiarekin. Orain, Madrilgo artista errepidera aterako da "La costa de los mosquitos tour"-ekin, Travis Birds-en iruditeriak eskaintzen duen guztia transmititzeko emozio horiek guztiak zuzenera eramaten dituen bira. Gainera, 2022an zehar aurkeztutako single berriez gozatzeko aukera izango dugu; hau da, haren ibilbidean aurretik inoiz ikusi gabeko dimentsioak lortzera eraman duten abestiak.
Hori guztia dela-eta, talentu adierazgarri izugarria eta egungo musika-panoramako ahotsik bereizgarriena izanik, merezi du bere arteaz zuzenean gozatzea. Jaun-andreok, zuekin guztiekin, Travis Birds.
Laburrean
- Mota Kontzertua
- Data 2023(e)ko Otsailak 17
- Ordutegia22:00
- Lekua Guggenheim Bilbao Museoa
Abandoibarra Etorbidea, 2
Bilbao - Zenbatekoa35 / 40 €
- Sarrerak Erosi
- HizkuntzaGaztelania
- Web Guggenheim Bilbao Museoa


