Abadiñoko Inauteriak 2023: egitaraua
Abadiñoko Udalak hainbat jarduera programatu ditu otsailaren 17, 19 eta 21ean Inauteriak ospatzeko, batez ere umeei eta familiei zuzendutako proposamenekin, baina baita Asier Bilbaoren show-a ere, hilaren 19an, 19:00etan, Errota Kultur Etxean.
Traña-Matiena H.E.-ko IGEek, Zelaieta H.E.-k eta Ekitaldi eta Aisialdi Arloak diseinatutako programazioa ostiral honetan, hilak 17, hasiko da, 16:30ean, Traña plazan, Traña-Matiena H.E.-ko IGEak antolatutako txokolatadarekin eta Xaiborrendiskofestarekin. Otsailaren 21erako, “Inauterietako Astearterako”, beste diskofesta saio bat antolatu da Mariskal Dejai!-rekin, txikienentzat, Zelaieta H.E.-ko IGEak antolatuta, 16:45etik aurrera, Probalekuan.
Gainera, asteburu honetan, hilak 19, igandea, Errota Kultur Etxeak Asier Bilbaoren showa hartuko du 19:00etatik aurrera; transformismoa, kabareta eta musika ikuskizuna Bilboko estilora. Sarrerak salgai daude jada Errota Kultur Etxean eta Udal Mediatekan (3 euros).
Laburrean
- Mota Jaiak
- Data 2023(e)ko otsailaren 17(e)tik 2023(e)ko otsailaren 21(e)ra
- LekuaAbadiño


