Zer etorkizun opa diogu euskarari Zuian?

Zuia 2023(e)ko Otsailak 16
  • Zer etorkizun opa diogu euskarari Zuian?

Zuian euskarari bultzada emateko lanak ez du etenik: eguneroko lana da. Hala ere, noizean behin ondo dago geldiune bat egin, patxada apur bat hartu, eta gure buruari galdetzea: "Zer etorkizun opa diogu euskarari gure udalerrian?"

Zuiako Udala eta Gorbeialdeko Kuadrilla euskararen normalizazio-lanen fase berri batean sartuko dira 2023an. Euskara plan berriak egiteko garaia da, eta horrek gauza batzuri buruz pentsatzea eskatzen du. Hainbat galdera ditugu:

  • Zein da une honetan euskararen osasuna Zuian eta Gorbeialdean?
  • Non ikusten ditugu hutsunerik handienak, euskararen erabilerari dagokionez?
  • Zertan aurreratu dugu gehien azken urteotan?
  • Noren ardura da euskararen erabilerari bultzada bat ematea?
  • Zein funtzio izan behar dute euskararekin lotutako hitzordu handiek; esaterako ZUIA EUSKARAZ ekimenak?
Zuiako Udala

Laburrean

  • Mota Bestelakoa
  • Data 2023(e)ko Otsailak 16
  • Ordutegia18:00
  • LekuaUdaletxea
    Zuia

Non