"Lur bustian idatziak"

Oñati 2023(e)ko otsailaren 15(e)tik 2023(e)ko otsailaren 28(e)ra
  • "Lur bustian idatziak"

Iñaki Jauregialtzok buztina eta literatura bildu ditu LUR BUSTIAN IDATZIAK erakusketan.

Eskuz egindako zeramikazko hainbat pieza biltzen dira, buztin beltzez eginak, engobatuak eta esmaltatuak. Buztin beltzaren plakaren gainean aukeratutako idazlearen aurpegiko detaileak esgrafiatu eta esmaltatu egiten du. Aurpegiarekin batera autore jakin horren liburuak, poemak aurkituko ditu bisitariak.

Erreferente diren autoreak aukeratu dira Oñatiko Udal Liburutegian otsailean egongo den erakusketarako.
Egitasmo honen helburuetariko bat literatura gizarteratzea da, gure herrian, Euskal Herrian esanguratsu ditugun idazleak bertatik bertara beraien lanak ezagutzea, partekatzea, zabaltzea eta bide batez euskara esparru ludikoarekin lotzea.

Udal liburutegian egongo da ikusgai otsailaren 15etik 28ra.


Laburrean

Non