"Joan Miró. Errealitate absolutua. Paris, 1920–1945"

Bilbao 2023(e)ko otsailaren 10(e)tik 2023(e)ko maiatzaren 28(e)ra
  • "Joan Miró. Errealitate absolutua. Paris, 1920–1945"
    Joan Miró Pintura ("Eguzkia") ["Peinture" ("Le Soleil")], 1927 © Sucesió Miró

Joan Miró (Bartzelona, 1893–Palma Mallorcakoa, 1983) XX. mendeko artista handienetakotzat hartzen da. Haren obra lehen abangoardien testuinguruan, bereziki dadaismoaren eta surrealismoaren harira, garatutako berrikuntza formal ugariengatik eta erradikalengatik da miretsia. Joan Miró. Errealitate absolutua erakusketak artistaren ibilbideko funtsezko denboraldi bat aztertzen du: 1920. urtetik —lehendabiziko aldiz Parisera egin zuen bidaiaren data— 1945. urtera doana. Margolariak izan zuen etengabeko ideia-jasa da urte horietako ezaugarri nagusia, abiapuntuko errealismo magikotik hasi eta hondo anbiguoen gainean konstelazio itxuran edo flotatzen ageri diren zeinuz osatutako lengoaia pertsonalarekin buka.

Bilakaera horretan, bistakoa da historiaurreko arteak —labar pinturak, petroglifoak eta estatuatxoak barne— Mirorengan pizten zuen erakarpena, artearen hastapenetara itzultzearen alde agertu baitzen, hasierako zentzu espirituala berreskuratzeko asmoarekin.

Bizitako esperientziak eraldatzen zituen etengabe Mirók artea sortzeko. Obretan margotzen zituen marka guztiak bat zetozen zerbait zehatzarekin, errealitatearen beraren parte zen errealitate sakon batean ainguratuz; nozio horrek lotura du André Bretonek bere Manifestu surrealista (1924) lanean artisten eta poeten barne mundua kanpoko munduan sartzearen inguruan adierazten dituen ideiekin.

Aretoa: 105
Komisarioa: Enrique Juncosa

 


Laburrean

  • Mota Erakusketa
  • Data 2023(e)ko otsailaren 10(e)tik 2023(e)ko maiatzaren 28(e)ra
  • OrdutegiaAsteartetik igandera 10:00-20:00. Uztaila eta abuztuan, astelehenetik igandera: 10:00-20:00
  • Lekua Guggenheim Bilbao Museoa
    Abandoibarra Etorbidea, 2
    Bilbao
  • Zenbatekoa6 / 12 €
  • Sarrerak Erosi
  • HizkuntzaBat ere ez
  • Web Guggenheim Bilbao Museoa

Non