Euskadiko Orkestra (Abonu denboraldia): "Gure patua"

Vitoria-Gasteiz 2023(e)ko otsailaren 3(e)tik 2023(e)ko otsailaren 9(e)ra
  • Euskadiko Orkestra (Abonu denboraldia): "Gure patua"

Schopenhauerren hitzetan, "zoriak kartak banatzen dizkigu baina guri dagokigu karta horiekin jokatzea". Beethovenen 5. Sinfonia gai nagusi ospetsu-ospetsu batekin hasten da: ate joka dugun patua, hain zuzen; alabaina, eraikin sinfoniko berdingabe bat eraiki zuen lau nota horiekin Beethovenek, iraultzailea garai horretarako. Patua eta erlijioa ere funtsezkoak dira Wagnerren Parsifal operan. Haren preludioak irekiko du, izan ere, programa hau, zeina Xostakovitxen Biolinerako 2. kontzertuarekin osatuko baita. Ezohiko tonalitate baten bidez (do sostenitu minorra), kontzertuak keinu bat egiten dio Mahlerren 5. Sinfoniari, zeina bi urte lehenago entzun baitzuen Xostakovitxek Vienan eta hurrengo abonu-programan entzungo baitugu. Alena Baeva biolinjole errusiarrak –Wieniawski eta Paganini lehiaketen irabazleak– eta Dinis Sousak –Erresuma Batuko Royal Northern Sinfoniako zuzendari titularrak– Euskadiko Orkestrarekin batera egingo dute debuta asmo handiko programa honekin.

R. Wagner
Parsifal. Preludioa [13']

D. Xostakovitx
Biolinerako 2. kontzertua [28']

L. V. Beethoven
5. Sinfonia [31']

Dinis Sousa
Zuzendaria

Alena Baeva

DATA ETA LEKUA



Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data 2023(e)ko otsailaren 3(e)tik 2023(e)ko otsailaren 9(e)ra
  • Ordutegia19:30
  • LekuaDonostia, Bilbo, Iruñea eta
    Vitoria-Gasteiz
  • Zenbatekoa10 / 38 €
  • Sarrerak Erosi

Non