"Betelgeuse. Sentitzen dut"
Betelgeuse eta Rigel Orionen konstelazioko bi izar nagusienak dira eta bakoitza mutur banatan kokaturik dago. Distantziak ez du haien orbitaren alde egiten eta horretik Betelgeuse ez da lehen zena. Haren diametroa txikituz doa azken aldian eta haren argia galtzearen beldur da. Izan ere, azken finean, zer da izar bat haren argirik gabe? Rigelek bizitasuna emango dio gure izarrari, baina iluntasunak gailentzen duenean zaila da hortik ateratzea. Horregatik, izpi txiki hori piztuta mantentzen saiatuko da.
Antzezlan hau posible da Loraldia Kultur elkartea eta La Terminal kultur fabrikaren arteko kolaborazioari esker.
FITXA ARTISTIKOA
Testua: Jare Torralba
Jantziteria: Jare Torralba
Koreografia eta mugimenduak: Libe Unibaso eta Aitziber Ruiz
Musika: JMartina
Musika edizioa: Nora Carramiñana
Diseinua: Iraia Sierra
Laburrean
- Mota Antzerkia
- Data 2023(e)ko Urtarrilak 27
- Ordutegia19:00
- Lekua ZAWP (Zorrotzaurre Art Work in Progress) / La Nave Va + La Terminal
Ignazio Zuloaga Margolaria, 3-9
Bilbao - Zenbatekoa5,60 €
- Sarrerak Erosi
- HizkuntzaEuskara
- Web ZAWP (Zorrotzaurre Art Work in Progress) / La Nave Va + La Terminal


