ERTIBIL 40: Sr Polaroiska, Naia Castillo eta Gema Intxausti
Laugarren topaketan, ERTIBILen 40 urteen ospakizunean, Polaroiska, Naia Castillo eta Gema Intxausti izango dira. Otsailaren 16ra arte belaunaldi ezberdinetako artistek parte hartuko duten hainbat dinamika garatuko dira. Bizkaiko Foru Aldundiaren aretoa, gainera, lantokia izango da otsailera arte; tailer horretan hazten ari diren hamar artistak in situ garatu ahal izango dituzte euren prozesu artistikoak eta emaitzak otsailaren 16an areto berean egingo den topaketan aurkeztuko dituzte. EHUko Arte Ederren Fakultateak Agiri kulturala ziurtagiria emango die Ertibil 40 ekintzaren inguruan antolatzen diren jardueretan parte hartzen dutenei. Programazio guztia hemen: www.salarekalde.bizkaia.eus
ERTIBIL 40k bere laugarren dinamika ospatuko du ostegunean, urtarrilak 26, Sr Polaroiska, Naia Castillo eta Gema Intxaustiren eskutik. Oraingo honetan, hizlariek partaidetzaren ikuspegitik landuko dute gorputzaren ideia, gure gorputzak oraingo esperientzia batetik aktibatuz. Topaketaren ondoren Michelle Limaren eskutik moda-pasea egingo da MAL Studio Custom Project markako sorkuntzekin.
ERTIBIL Bizkaiak bere lau hamarkadak Rekalde Aretoa obra bizi bihurtuz ospatzen ditu; hiru hilabetez foru aretoa agora bihurtzen da, lurraldeko ekoizpen artistikoari buruzko hausnarketarako topaleku.
Bizkaiko Foru Aldundiak antolatuta Rekalde Aretoan abenduaren 5etik aurrera ERTIBIL 40 erakusten da, hausnarketa-, ospakizun- eta memoria-proposamena. Kuradoretza-taldea Juan Pablo Orduñez/MawatreS, Andrea Estankona, Ion Macareno eta Iván Gómezek osatzen dute.
Dinamika ezberdina abenduaren 15ean hasi ziren, horietan zenbait artistek hartu dute parte, besteak beste, Marion Cruza, Abigail Lazkoz, Elena Mendizabal, Txuspo Poyo, Jaime Cuenca, Zigor Barayazarra, Ixone Sádaba, Miriam Isasi eta Taxio Ardanaz.
EHUko Arte Ederren Fakultateak Agiri kulturala ziurtagiria emango die Ertibil 40 ekintzaren inguruan antolatzen diren jardueretan parte hartzen dutenei.
Jardueren egitaraua
(abenduaren 15a, urtarrilaren 12-19-26, otsailaren 2a, otsailaren 9a)
Hiru hilabetean zehar, ostegun batzuetan, dinamika bat aurkeztuko da Rekalde aretoan, 18:00etatik 20:00etara. Artista plastikoek parte hartuko dute, eta hausnarketa-gai bat planteatuko zaie.
Topaketa horiek hainbat formatutan egingo dira: tailerra, hitzaldia, eztabaida, aurkezpena, mahai-ingurua eta abar. Saio bakoitzarekin batera, hausnarketa bultzatuko duten beste dinamika batzuk ere izango dira, hala nola soinu entzutea, diapositiben ikustaldi bat, moda desfile bat, kontzertu bat eta performance bat.
Honako hauek izango dira dinamizatzaileak: Marion Cruza, Abigail Lazkoz, Elena Mendizabal, Oier Iruretagoiena, Txuspo Poyo, Jaime Cuenca, Zigor Barayazarra, Elena Aitzkoa, Ixone Sádaba, Miriam Isasi, Taxio Ardanaz, Irantzu Yaldebere, sraPolaroiska, Naia del Castillo, Gema Intxausti, MichelLe Lima, Irati Inoriza, Miren Arenzana, Héctor Rey consonni, Mikel Onandia, Maider López eta Pablo Marte.
Workshopa
ERTIBIL 40an prozesu artistikoen tailer bat ere egingo da bere ibilbidearen hasieran dauden eta Arte Ederretako azken urteak amaitzen edo master bat egiten diharduten artistentzat. Deialdi baten bitartez hautatu diren 10 pertsonek talde bat osatuko dute, eta aste honetan bertan ekingo diote lanari. Abenduan, urtarrilean eta otsailean, erakusketa-aretoaren espazioa tailer gisa erabiliko dute, eta, bertan, Rekalde aretorako artelan espezifiko bat garatu ahal izango dute.
Tailerra Ertibil 40rako programatutako jarduerarekin osatuko da, eta Diego Vivanco artistaren eta Sandra Amutxastegi eta Ane Rodríguez bikotearen (anemotorazing) babesa izango du. Beraz, Rekalde aretoa lana garatzeko espazioa izango da.
Laguntzeko saioak asteazkenetan egingo dira: abenduaren 14an, urtarrilaren 11n, 18an eta 25an eta otsailaren 1ean eta 8an, 18:30etik 19:30era. Guztira zazpi saio egingo dira, eta azkena otsailaren 16an izango da, 19:00etan, Rekalde aretoan hiru hilabetez egindako lan-prozesuaren emaitzen berri emateko.
ERTIBIL Bizkaia 40 urtean zehar
Bizkaiko Foru Aldundiak antolatutako ERTIBIL Bizkaia Ikus-arteen Erakusketak 800 artelan inguru aztertu ditu, lau hamarkada hauetan lurralde osoan azaleratzen ari diren 500 artista baino gehiagoren lanak. 1983ko lehenengo ediziotik hona, ERTIBILek beren sorkuntza-lana Bizkaian garatzen duten artista hasiberriak laguntzea eta bultzatzea du helburua. Azken urteetan, Ertibil Bizkaia hara eta hona ibiltzeko abiapuntua da Rekalde aretoa.
Laburrean
- Mota Hitzaldia
- Data 2023(e)ko Urtarrilak 26
- Ordutegia18:00-20:00
- Lekua Rekalde Aretoa
Alameda de Rekalde, 30
Bilbao - ZenbatekoaDoan
- HizkuntzaGaztelania
- Web Rekalde Aretoa


