Irun Hiriko Kutxa Literatura Sariak 2023

Irun 2023(e)ko urtarrilaren 25(e)tik 2023(e)ko martxoaren 13(e)ra
  • Irun Hiriko Kutxa Literatura Sariak 2023

Irun Hiriko Kutxa Literatura Sarien 45. edizioa arautzen duten oinarriak argitaratu ditu Kutxa Fundazioak, eta Sariak eleberri eta olerki modalitateetarako deitu dira, euskaraz eta gaztelaniaz. Lehiaketa zabalik dago Espainian bizi diren euskarazko nahiz gaztelaniazko idazleentzat, edozein dela ere horien nazionalitatea.

Olerki modalitatean errima, neurri eta gai askeko lanak aurkeztu daitezke, baina gutxienez 800 bertsokoak; saria 15.000 euro eta garaikurra. Eleberri modalitatean, gai eta narrazio askeko lanak, gutxienez 150 foliokoak; saria 20.000 euro eta garaikurra. Lan sarituak argitaratu egingo dira, hauxe baita lehiaketa honen beste ezaugarri garrantzitsu bat, literatura-sorkuntza eta zabalkundea sustatzeko helburuarekin betiere. Bestalde, Epaimahaiak Aipamen Bereziren bat egiteko aukera izango du.

Lanak onartzeko epea 2023ko martxoaren 13an amaituko da. Lan eta pertsona irabazleen berri Irungo Udalean ospatuko den ekitaldian emango da 2023ko irailaren 9an. Sariak Irunen ere emango dira azaroaren 24an.

Honako pertsona hauek osatuko dute edizio honetako Sarien epaimahaia:

  • Eleberria gaztelaniaz: Luisa Etxenike Urbistondo, Manuel Vilas, Jon Bilbao Lopategui.
  • Eleberria euskaraz: Jon Martin Etxebeste, Joxe Mari Iturralde Uria, Arantza Urretavizcaya Bejarano.
  • Poesia gaztelaniaz: Manuel Rico Rego, Antonio Colinas Lobato, Raquel Lanseros.
  • Poesia euskaraz: Lourdes Otaegi Imaz, Ibon Egaña Etxeberria, Felipe Juaristi Galdós.

Irun Hiriko Kutxa Literatura Sariak bi urtean behin izaten dira, eta azken edizioa 2021ean gaztelaniazko modalitateetan, David Franco Montielek irabazi zuen eleberri atalean Historia provincial de la infamia lanarekin, eta Pablo Luque Pinillak olerkikoa, Greenwich lanarekin. Bestalde, euskaraz idatzitako lanentzako sariak Alaine Agirre Garmendiarentzat Karena eleberriarekin, eta Leire Vargas Nietorenzat Dena ametsa den irudipena olerki liburuarekin izan ziren.

Lehiaketan inskribatzeko formulario digitala aurkeztu beharko da, eta lanak modu telematikoan eta inprimatuta aurkeztu beharko dira.

 

MODALITATEAK ETA SARIAK

  • POESIA EUSKARAZ

Gutxienez 800 bertsoko luzerako lanak, errimaren, neurrien eta gaiaren aldetik askatasun osoa dutenak.
Saria: Liburua argitaratzea, Garaikurra eta 15.000 euro.

  • ELEBERRIA EUSKARAZ

Gutxienez 150 folio luzera izango dute eta edozein gai eta narraziokoak izan daitezke.
Saria: Liburua argitaratzea, Garaikurra eta 20.000 euro.

  • POESIA GAZTELANIAZ

Gutxienez 800 bertsoko luzerako lanak, errimaren, neurrien eta gaiaren aldetik askatasun osoa dutenak.
Saria: Liburua argitaratzea, Garaikurra eta 15.000 euro.

  • ELEBERRIA GAZTELANIAZ

Gutxienez 150 folio luzera izango dute eta edozein gai eta narraziokoak izan daitezke.
Saria: Liburua argitaratzea, Garaikurra eta 20.000 euro.

 

OINARRIAK

kutxa.eus

Laburrean

  • Mota Lehiaketa
  • Data 2023(e)ko urtarrilaren 25(e)tik 2023(e)ko martxoaren 13(e)ra
  • LekuaIrun
  • Info Gehiago

Non