Pedro Pablo Rubens-i buruzko Hitzaldi Zikloa (Francisco Calvo Serraller + Prado Museoaren Lagunak Fundazioa)

Bilbao 2023(e)ko urtarrilaren 18(e)tik 2023(e)ko martxoaren 15(e)ra
  • Pedro Pablo Rubens-i buruzko Hitzaldi Zikloa (Francisco Calvo Serraller + Prado Museoaren Lagunak Fundazioa)

Pedro Pablo Rubens (1577-1640) figura erraldoia da, hiperbolera gonbidatzen duena. Ekoizpen zinez ugaria izan zuen, eta bere garaian Europan arrakastarik handiena izan zuen margolaria da. Nagusiki Anberesen lan egin bazuen ere, Italian bizi izan zen denboraldi luze batez, eta Espainia, Frantzia eta Ingalaterrako gorteen enkarguak ere jaso zituen. Gutxienez bost hizkuntza zekizkien ondo, eta Antzinaroko kulturaren ezagutza sakona zuen; erruz idatzi zuen horri buruz. Izaeraz kosmopolita zen, eta behin esan zuen etxean sentitzen zela munduko leku guztietan. Ezaugarri horiek eraginda, Espainiako monarkiaren zerbitzura jardun zuen diplomatiko gisa; haren parte ziren hegoaldeko Herbehereak. Haren gutunek agertzen digute zeregin hori Europan bakea bilatzeko zeregin gisa planteatu ziola bere buruari. Gutun horiek berek, haren lanekin batera, erakusten digute izaeran jarrera estoikoa eta epikureoa uztartzen zituela, paradoxikoki.

Margolari gisa, izan zuen anbiziorik handiena Antzinaroko handitasuna berregitea zen; izan ere, iraganeko urrezko aroetako batzat jotzen zuen. Rubensen arteak greziar eta erromatar eskultura eta Goi Errenazimentuko pintura izan zituen inspirazio iturri, eta segida eman zion horri. Erreferente horietatik abiatuta, Rubensen margolanek bizitzaren eta munduaren irudi beroa transmititzen digute, sentimenduz betea. Ikastaro hau diseinatzean, asmoa izan da artista paregabe horri justizia egingo dion ikuspegi panoramiko bat eskaintzea.

EGITARAUA:

Urtarrilak 18

  • Rubensen handitasuna
  • Alejandro Vergara. 1700 bitarteko Flandriako eta Iparraldeko Eskoletako Margolanen Kontserbazio burua, Prado Museoa

Urtarrilak 25

  • Rubens eta pinturaren genealogia
  • Miguel Falomir. Zuzendaria, Prado Museoa

Otsailak 1

  • Rubensen paisaiak: tradizioa eta berrikuntza
  • Natalia Muñoz Rojas. Arte-historialaria

Otsailak 8

  • Rubensen oihartzunak Espainiako pinturan
  • Javier Portús. 1800 bitarteko Espainiako Margolanen Kontserbazio burua, Prado Museoa

Otsailak 15

  • Rubens: Venus eta Adonisen mitoa (aldibereko interpretazioa egongo da hitzaldian)
  • Gerlinde Gruber. Flandriako Margolanen kontserbatzailea. Kunsthistorisches Museum, Viena.

Otsailak 22

  • Rubens eta Italiako Errenazimentuaren kultura (aldibereko interpretazioa izango da hitzaldian)
  • Raffaella Morselli. Artearen Historiako katedraduna, Università degli Studi di Teramo.

Martxoak 1

  • Irudia eta fabula. Rubensen erretratuak
  • Jaime García-Máiquez. Documentazio Teknikoaren Gabineteko teknikaria, Prado Museoa.

Martxoak 8

  • Olio-zirriborroen zeregina Rubensen jardun artistikoan (aldibereko interpretazioa izango da hitzaldian)
  • Friso Lammertse. XVII mendeko Holandako Margolanen kontserbatzailea, Rijksmuseum, Ámsterdam.

Martxoak 15

  • Rubens eta haren bikaintasunaren ideiaren arrastoen atzetik. Azterketa teknikoak.
  • Laura Alba. Dokumentazio Teknikoaren Kabineteko ikertzailea, Prado Museoa.

Laburrean

  • Mota Hitzaldia
  • Data 2023(e)ko urtarrilaren 18(e)tik 2023(e)ko martxoaren 15(e)ra
  • Ordutegia19:00 (urtarrilak 18 eta 25, otsailak 1, 8, 15 eta 22 eta martxoak 1, 8 eta 15)
  • Lekua BBK Aretoa
    Kale Nagusia, 19-21
    Bilbao
  • Zenbatekoa75€-tik aurrera
  • Sarrerak Erosi
  • HizkuntzaGaztelania
  • Web BBK Aretoa

Non