Petti & Etxeko Uzta & Et Incarnatus: "Manipulazio estrategiak"
Ahotsa eta gitarra: Petti
Etxeko Uzta: Joseba Irazoki (gitarra), Igor Telletxea (bateria), Iñigo Telletxea (baxua)
Et Incarnatus: hari laukotea
Teklatuak: Juantxo Zeberio
Noam Chomsky pentsalariak komunikabideek gizartea manipulatzeko erabiltzen dituzten estrategiak identifikatu zituen. Harkaitz Canok hamar estrategia destilatu ditu, poema bihurtuz. Eta Pettik ez ditu kantu bihurtu, gezi baizik, bere ahots eta sen musikalaren bidez.
Petti musikari, abeslari eta gitarrista bikaina da. Nafarroan jaioa (Bera, 1973), gazte-gaztetatik hasi zen musika munduan eta 1999an kaleratu zuen bere lehen diskoa. Harrezkero, beste hamabi argitaratu ditu, eta bilduma askotan parte hartu du.
Pettiren musikak nortasun propioa du. Bere erraietatik ateratzen den ahots urratu eta sakon hori, bluesaren arima arnasten duten abestiak, gitarra jotzeko trebetasuna eta eszenatokian duen indar basatia dira bere ezaugarri nagusiak.
Bere azken lana, Manipulazio Estrategiak (* Zart, 2020), 2020an estreinatu zen eta, orduz geroztik, hainbat formatutan eskaini ditu kontzertuak. Blues, rock eta folk kutsuko ikuskizuna, egungo musika talde onenetako baten eskutik.
Laburrean
- Mota Kontzertua
- Data 2023(e)ko Urtarrilak 14
- Ordutegia20:00
- Lekua Barakaldo Antzokia
Juan Sebastian Elkano, 4
Barakaldo - Zenbatekoa15 / 20 €
- Sarrerak Erosi
- HizkuntzaEuskara
- Web Barakaldo Antzokia


