Bernaola Zikloa 2022-2023: Ensemble Sinkro
Bernaola Zikloaren barruan.
- Roberto Casado txirula
- Javier Roldán klarinetea
- Víctor Parra biolina
- Estíbaliz Oraá biolontxeloa
- Sergio Gutiérrez pianoa
- Jabi Alonso perkusioa
- Jabolo Sagastume elektronikoa
Azken diskoaren aurkezpena
Gure azken lan diskografikoa aurkezten dugu Sinkro Records etxeak argitaratuta. Guillermo Lauzurika gasteiztar konpositoreari eskainita dago. Guillermok “Jesús Guridi” Kontserbatorioan jaso zuen prestakuntza Carmelo Bernaola, Antonio Lauzurika eta, bereziki, Alfonso García de la Torre irakasleen eskutik. Azken hori adiskide mina eta ezin konta ahala abentura musikalen bidaidea du, eta diskoa berari eskainita dago. Kontzertu honen bidez, Ensemble Sinkronetik omenaldi txiki bat eskaini nahi diogu Alfonso García de la Torreri, bere eskuzabaltasun itzela eta lan desinteresatua eskertze aldera, eta baita Sinkro proiektu oso honen arima delako ere. Sinkron, izan ere, konpositoreak harreman zuzenean daude bere interpreteekin, musika-entseguetan nahiz kontzertuetan, grabazio-gelan eta partituren edizioetan.
Kontzertua “Jesús Guridi” Kontserbatorioari estuki lotutako beste hiru konpositoreren obrekin osatzen da: Zuriñe F. Gerenabarrenaren duela gutxiko obra bat, eta Marian Gutiérrezen eta Antonio Lauzurikaren estreinaldiak. Azken bi egile horiek ziklo honetarako berariaz idatzi izan dituzte euren lanak.
Disko bat grabatzea, gaur egun, ekintza absurdoa da, eta anakronikoa dirudi. Helburu nagusi hau du, ordea: aztarna uztea, arrasto bat lagatzea, etorkizunerako mezu bat, hemen egon izan ginela eta egiten genituen gauzak oroituko dituen froga bat. Konpositoreen lana gehiegitan pasatzen da oharkabean, eta hilabete askotako lan bakartia behin bakarrik erakusten da: kontzertuan. Horrela ulertzen da unea denboran finkatzen duten eta mundu globalizatu baten espazio birtualean zabaltzen duten grabazioen garrantzia.
Sinkro Records eginahalean ari da erakusteko badaudela euskal konpositoreak (eta arabarrak, nola ez) eta, gainera, lan zoragarria eta benetakoa egiten dutela.
Egitaraua
- Marián Gutiérrez Urbaneta (1969)
“Wirikuta” (2022) (*) erabateko estreinaldia
biolina, biolontxeloa, pianoa, perkusioa - Guillermo Lauzurika (1968)
“Bitartean” (2015)
biolontxeloa, elektronika - Antonio Lauzurika (1964)
“Tremor” (2022) (*) erabateko estreinaldia
biolina, biolontxeloa, bibrafonoa - Guillermo Lauzurika (1968)
“Deep Blue” (2016)
klarinetea, elektronika - Zuriñe F. Gerenabarrena (1965)
“Eutsi” (2022)
txirula, biolina, biolontxeloa, pianoa
Laburrean
- Mota Kontzertua
- Data 2023(e)ko Urtarrilak 14
- Ordutegia19:30
- Lekua Jesus Guridi Musika Kontserbatorioa
Konstituzio Plaza, 9
Vitoria-Gasteiz - ZenbatekoaLibre, eserleku guztiak bete arte
- Web Jesus Guridi Musika Kontserbatorioa


